Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Hemeretzi zatitako poema da Orbelen Intziriak izenekoa. 2020 agertu zen Balea Zuriak plazaraturiko Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira, bertan hatsa eta odola isurian nabaritzen dela. Abaro hitzaren eta zuzulu elearen arteko bidaia bat dela ere esan genezake, joko baten antzekoa, jokoa izanagatik egunerokotasunaren nolabaiteko mina ere gatibatzen duena.
Sorkuntza hau Olivier Cavalié Kako musikariarekin emango du Itxaro Bordak. Ez da lehen aldia bi artista hauek elkartzen direla, 2008an Ogella Line eta 2013an Guhaur arrotzak/A nous même étrangers ikusgarriekin ibili zirelako Akitanian eta Euskal Herrian zehar. Esperientzia horien lekuko bi disko geratzen dira.
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.