Gripea eta COVID-19aren aurkako txertoa Aiton Bordan jasotzeko aukera egongo da

Og, 2021-11-11 18:24

Txertoak azaroaren 16 eta 18an jarriko dira eta izena eman beharko da aurretik.

Urtero bezala, Lezoko osasun zentroak aukera ematen du gripearen txertoa Aiton Bordan jartzeko (65 urteko gorakoei). Horretaz gain, nahi duenak aukera izango du momentu berdinean COVID-19aren aurkako 3. dosia ere bertan jartzeko (70 urteko gorakoei).

Horretarako 2 egunetan gerturatzeko aukera egongo da: azaroaren 16 eta 18an, 11:00etatik 13:00etara.

Egun horietan txertoa jartzeko izena eman behar da aldez aurretik tabernako kortxoan jarrita dagoen zerrenda batean.

COVID-19aren txertoa jarri nahi dutenei, aurreko txertaketen agiria eramatea eskatzen da (COVID txertaketa agiria).

Arloa edo saila