Eskola Kirola: Kirol aniztasuna aukera eta bizipen zabala, garapen integralaren bidea

Ar, 2022-04-12 11:24

Ikasturtea aurrera doa eta dagoeneko Aste Santuarekin egin dugu topo. Urrian abian jarri zen Eskola Kirola martxa betean aritu da orain arte eta eskualdeko haurrek kirol eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izan dute.

Ohiko talde kirolez gain, aurten adin talde bakoitzari egokitzen zaion beste hainbat jarduera gehitu zaizkio Eskola Kiroleko programari. Horri esker errugbia, BTT, eskalada, padela, mendi lasterketa, orientazio ibilbideak, herri kirola, kirol egokitua, atletismoa... ezagutu eta probatzeko aukera izan dute.

Programa zabal horrek haurraren garapen integralago bat du helburu, bere kirol bizipena aberastu eta etorkizunerako jarduera fisikoarekiko atxikimendua baliatuz.

Eskertzekoa da beti ere, Ikastetxeen eta udalen inplikazioa hain egitura zabala kudeatzeak eskatzen duen plangintzan.

Denok gara Eskola Kirola, mugitu, jolastu, hezi!

Arloa edo saila