XXXIII. Eskolarteko Ibilaldi Neurtua, asteburuan Lezon

Az, 2022-05-04 10:36

Xoxolurrek Oarsoaldeko eta Bidasoaldeako Eskolarteko XXXIII. Ibilaldi Neurtua antolatuko du maiatzaren 8an.

Lezoko Xoxolur Mendi Klubak, Lezoko Udala eta beste hainbat eragileren laguntzarekin, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeako Eskolarteko XXXIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du maiatzaren 8rako.

Eskolarteko Mendi Lehiaketen barrukoa da jarduera, 2020.urtean pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zena.

Maiatzaren 8an 08:30etik 09:00etara joango dira irteten taldeak Gurutze Santuaren plazatik. Jaizkibeletik igaroko dira, bi biderekin: motza eta luzea.

Xoxolurren asmoa, mendi zaletasunarekin batera Lezoko historia, ondare, eta jaietako pertsonaiak sustatzea da. Horregatik, bidean zehar hainbat gune ezarriko dituzte, honakoak: Trapujale, Marinazkane eta Zikikuak; Korri, Xalto ta Brinko; Zabarre eta piratak; Trabajadoriak barrakoietan… Bukaeran, Gurutze Santuaren plazan, Maria Labaienen gunea izango da, bere sagardo kupelarekin.

Udalak eskertu nahi du Xoxolurrek antolatutako jarduera hau aurrera eramateko egindako lan handia eta herriko ondare paregabea ezagutzeko jarduera honetara gonbidatzen ditu lezoarrak.

Arloa edo saila
Eranskinak
Kartela1.78 MB
Diptikoa3.76 MB