2022ko uda, kirol jarduerez blai

Or, 2022-05-06 12:13

Lezoko Udalak Oarsoaldeako gainerako udalerriekin elkarlanean martxan jarritako udararako kirol jarduerak aurkeztu dira.

Lezoko Udalak, Oarsoaldeko udalerriekin elkarlanean, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta kirol jarduera sustatzeko asmoz, Udako Kirol Jarduera Kanpaina kalera atera du beste urte batez eta izen-emate epea zabalik da jada.

Kirol jarduera eskaintza zabala da eta haurrei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak aurki daitezke bertan, hala nola, Top Kirola, Igeriketa, Gimnasia Erritmikoa, Eskalada, Denok Dantzara…

Bestalde, eskualde mailan uretako jarduera bereziak ere antolatu dira, besteak beste, Piraguismoa, Arrauna, Paddle Surfa…

Izena emateko, Bekoerrota edota Altzatera gerturatu beharko dira interesa duten pertsonek edota esku-orrian kirol jarduera bakoitzaren alboan azaldutako telefono zenbakira deitu beharko da. Eskuorrian eskuragarri dauden jarduera bakoitzaren inguruko informazioa dago jasoa: eguna, ordua eta lekua.

Arloa edo saila
Eranskinak
Eskuorria268.09 KB