Antzerkia, Kantujira eta Ganbara Musika kontzertua, larunbatean Lezon

Or, 2022-06-17 12:50

Kultura aukera zabala bihar herrian.

Lezo kulturaz blai, herritarrek aukera anitz izango dituzte larunbatean.

Hasteko, kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du Orratx! Txiki antzerki taldeak larunbatean. Gezala Auditoriumean haur eta gazteen emanaldiez gozatzeko aukera egongo da. 11:00etatik aurrera hasiko dira emanaldiak eta sarrerak udaleko webgunean daude salgai.

EKAINAREN 18AN, LARUNBATA:

  • 11:00etan (Txikiak) – “Txanagorritxo modernoak”

Denok dakigu nor diren Txanogorritxo, otsoa eta amona. Baina, Txanogorritxo otsoa baino azkarragoa izan daiteke. Eta, otsoak agian otso ona izaten ikasi nahi du. Aurkezten dizuegun istorioa gure modura kontatuko dizuegu, gaurkotuta eta modu oso dibertigarri batean.

  • 11:30ean (Ertainak) – “Gezurrak”

Gezur mota asko daude munduan! Guk hauetako batzuk bildu eta aztertu ditugu, zuei modu original batean azaltzeko. Baina, aizue! Gure helburua ez da zuek gezurti profesionalak bihurtzea eh! Edo, bai? Gezurtzen ariko gara?

  • 12:15ean (Nagusiak) – “Kutsidazu bidea, Peio!”

Rozio Oiartzungo baserri batera doa udako hilabete bat pasatzera. Helburua egunerokotasunetik deskonektatu, euskara ikasi eta jende berria ezagutzea izango da. Euskara eskoletan Rachel, neska amerikar bat, sor Maria Ausiliadora, Iñaki psikologoa, Jon harakina eta Agurtzane euskara irakaslearekin topatuko da. Bizilekua, aldiz, Iriarte baserria izango du, amama Marijose, aitona Josemari eta Peiorekin. Bere bihotzeko Peio…

Gainera, ohitura izan den moduan, musika herrikoia maite dutenek hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean elkartuko dira berriro, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.

Hortaz, urteko seigarren Kantujira ekainaren 18an izango da (ikasturteko azkena gainera). 12:30ean Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango diote amaiera.

Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera GONBIDATUA DAGO.

Arratsaldean, Ganbara Musikako azken emanaldia antolatu da Tomas Garbizu Musika Eskolan 16:30ean.

Biolinean Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Irene Sagarzazu eta Ane Espina izango dira. Pianojolea Esther Barandiaran eta irakaslea Raffaela Acella.

Arloa edo saila