Abuztuan, urteko bosgarren auzo-konpostaren bisita

Az, 2022-07-27 10:21

Bisita hau abuztuaren 2an egingo da, asteartea.

2022rako bisiten egutegia jarraituz, abuztuaren 2an, Lezoko konpostaje guneen urteko bosgarren bisita burutuko da.

Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira eta honako hurrenkera hau jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutu inguruko iraupena izango dute.

Gogorarazten da konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.

Herritarrak bisitetara gonbidatuak daude teknikariari izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izateko, baina, berarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak, WhatsApp edota posta elektronikoa, erabiltzera ere animatzen ditugu.

Kanpainaren komunikabideak hauek dira: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (647 057 402).

Eutsi konpostajeari!

Arloa edo saila