Abuztuaren 8tik 21ra mantentze lanak egingo dira kiroldegian

Ar, 2022-08-02 11:34

Kiroldegia itxita dagoen bitartean, bazkideek Donibaneko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute.

Azken urteetan egin den modura eta uda sasoia aprobetxatuz (abuztuan herrian jende gutxiago dagoela jakinik), datorren astean mantentze lanak egiteari ekingo dio Lezoko Udalak Bekoerrota kiroldegian.

Hori dela eta, kiroldegia itxita egongo da hilaren 8tik 21ra bitartean, biak barne. Lanen helburua da, erabiltzaileei azpiegitura, instalazio zein material egoki, txukun eta garbiak eskaintzea, ikasturte berrian kiroldegiko zerbitzua egokiena izan dadin.

Bitartean, kiroldegiko bazkideek bazkide-txartela erabili ahal izango dute Donibaneko kirolgunean sartu eta bertako instalazioak erabiltzeko.

Arloa edo saila