“San Sebastian Circuit Spirit” Lezotik igaroko da aurten ere

Og, 2022-09-29 15:57

Urriaren 1ean izango da, arratsaldean.

“San Sebastian Circuit Spiriten” bosgarren edizioa Gipuzkoako eta Nafarroako errepideetan barrena ibiliko da asteburuan.

Automobilismoaren eliteak bere hitzordua du ekitaldi honetan. Arrakasta handia izan duten autoak, diseinu bikainekoak, kostaldea eta mendialdea zeharkatuko dituzte: paisaia ederrez gozatuko dute eta turismoaren eta kulturaren aldetik erakargarritasun handia duten herriak eta tokiak ezagutuko dituzte. 120 partehartzaile izango dira aurten.

Hori dela eta, Lezo herria ere berriz bisitatuko dute larunbatean, urriaren 1ean. Iritsiera 17:45/18:00ak aldera izango da eta ordubete gehienez iraungo du saioak.

Sarrera Andreonetik izango da Kale Nagusitik behera eta Gurutze Santuaren plaza pasa ondoren Donibane kalean behera joango dira.

Lezoko Udalak babesten duen ekimena da eta herritar guztiak erakustaldiaz gozatzera gonbidatzen ditu.

Informazio osagarria: https://www.sansebastiancircuitspirit.com/