Bihar Lezon izango diren argi mozketak udalari ere eragingo diote

Ar, 2022-11-15 15:50

08:30 – 11:30 bitartean izango direla aurreratu du Iberdrolak.

Iberdrolak jakinarazi duenez, bihar, azaroaren 16an, argi mozketak izango dira herriko hainbat kaletan. 08:30-11:30 bitartean izango direla aurreratu dute.

Lezoko Udalak adierazi nahi du, mozketa hauek udalaren funtzionamenduari ere eragingo diotela, udal eraikin batzuetan mozketak izango direlako. Hala ere, ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzen saiatuko da Lezoko Udala.

Mozketak Iberdrolaren zerbitzua hobetzeko izango direla adierazi dute eta ondorengo kaleetan izango dira:

Jaizkibel Hiribidea: 23
Agustina Lizarazu Kalea: 1, 3, 5
Antonio Pildain Kalea: 8
Donibane Kalea: 1, 2 PR, 3, 5, 6, 7, 8, 18, 20, 22, 24 PR, 24
Frantzisko Gaintza Kalea: 2, 4, 6 PR, 6
Guillermo de Lazon Kalea: 1, 3, 12 PR
Kale Nagusia: 1, 2, 3, 5, 6, 8, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 19, 20, 21, 22, 24, 26
Polentzarrene Kalea: 6 1
Zubitxo Kalea: 1, 5, 9, 11
Goiko: 4, 6, 8
Gurutze Santuaren Plaza: 1, 6, 7 1, 7, 8

Etenaren egoera jakiteko doako telefono batera deitu beharko da: 900171171.