Doakoa izango da, Aiton Bordan, maiatzaren 5 eta 9an.
Lezoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Bidasoaldeako Osasun Saila, Osakidetza, Muittu Lezo, Ertzaintza eta Lezoko botikarien laguntzarekin (Laboa – Rodriguez Zarzuelo), segurtasunari buruzko tailerra antolatu du.
Erorketak prebenitzeari buruz arituko dira, bai eta segurtasuna bermatzeari buruz ere, sendagaiak hartzean, biltegiratzean, etxeko arriskuak ekiditen, mugitzeko laguntza teknikoetan, iruzurretan, bide-segurtasunean, jarduera fisikoaren garrantzian, oinarrizko ariketetan…
Ikastaro labur eta dinamikoa antolatu da. Aiton Bordan izango da, doakoa eta maiatzaren 5 eta 9an (18:30-19:30). Interesa duenak gerturatu besterik ez du egin beharko data horietan.