Orratx! Antzerki Taldearen 20. urteurrena gogora ekartzeko bideo laburpena

Al, 2018-06-25 14:20

Ekainaren 9an, Orratx! Antzerki Taldeak 20. urteurrena ospatu zuen Lezo Herri Eskolako jolas gune aterpetuan. Bideo honen bitartez gau zoragarri hori gogora ekarri nahi da eta bertaratzeko aukera izan ez zuten herritarrei bertan bizitakoaren laburpena eskaintzen zaie

Duela aste gutxi, Orratx! Antzerki Taldeak emanaldi berezi bat eskaini zuen taldearen 20. urteurrena ospatzeko: GAU FESTA!

Ekainaren 9an, Lezo Herri Eskolako jolas gune aterpetuan iluntze zoragarri bat bizi ahal izan zen. Antzerki taldearen emanaldiaren aurretik kontzertu bat eskaini zen bertaratu ziren Lezoko zein eskualdeko antzerki zaleak gau hartako ospakizun giroan murgiltzeko eta, kontzertuaren ostean, Orratx! Antzerki Taldeak emanaldi berezia eskaini zuen.

Emanaldian, 20 urteko ibilbide luze honetan zehar taldeko kide izan diren pertsona ugarik parte hartu zuten eta urte guzti horietan zehar eskainitako obren esketxak antzeztu zituzten.

Hona hemen ekainaren 9ko ilunabarreko bideo laburpena.

 

Arloa edo saila