Literatura solasaldia: "ERAIKUNTZARAKO MATERIALA" (Eider Rodriguez)
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Euskaraz
- Prezioa
-
Doan
- Lugar
-
Liburutegia
Ane Mayozek dinamizatutako literatura solasaldia.
Ane Mayozek dinamizatutako literatura solasaldia.
Olaiaren lorategia familientzako ikuskizuna da, eta forma poetiko eta naturalean lantzen du galera. Oliviak oroitzapenak lantzen ditu bere lorategian: kotoiak bere maskota ekartzen dio gogora, geranioak amona eta parrak gurasoak. Pertsonaien eta urtaroen bidez, ausentzia ulertzen eta bere bidea onartzen ikasten du.
Bizitzan zehar dolu ugari igarotzen ditugu. Zer esanik ez duela gutxi pandemia garaian bizi izan genituen bizitza aldaketa eta erlazio aldaketa eta hausturetan. Agur asko esan behar izaten ditugu, batzuetan hala nahi dugulako, baina beste askotan bizitzak edo heriotzak beharturik. Nik neuk 2022ko apirilaren 11n betirako agur esan behar izan nion nire aitari ezustekoan. Eta horren ondoren, dolua hasi zen. Ohikoa den egoera bat izan arren tabu gisa dugu oraindik; izan ere, ez da horri buruz hitz egiten ez eskoletan ezta kalean edo komunikabideetan ere. Normalean prozesu hau bakarka eta ezkuturik eramaten dugu, gizaki sozialak izanda ere, eta proiektu honen bitartez doluari ahotsa eman nahi zaio. Ziur nago zuk zeuk ere, zerbaiti edo norbaiti agur esan diozula, eta ez zarela ausartzen ingurukoekin partekatzera. Beraz, proiektu hau behar horretatik sortu da, doluari buruz hitz eginez tabuarekin amaitzeko.
Née: Gertakariek txikituta. Gelditu naiteke, baina giharrak minduko zaizkit oraindik. Horregatik, beharbada inor ez da gelditzen, belaunetan, izterretan, gorputzean min zorrotza ez sentitzeko. Zenbait albistek sakonki eragiten digute, jota uzten gaituzte. Baina batzuetan, beste batzuek horiek bezain ikaragarriak izanik, sufrimendua saltatzera eta gure apatiatik ateratzera bultzatzen gaituzte, lan berri bat hasteko beharrezko bultzada emanez. Azken horretatik sortzen da Née.
Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Zerua lapurtu dute ikuskizuna.
Laukotea arduratuta dago izarrik ikusten ez duelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute?
Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko!