Agenda

Ikus-entzunezko emanaldia

BUFFALO KIDS (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratu ziren XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi gisa abenturatuko dira, eta Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun berri eta aparta. Elkarrekin bidaia arriskutsu batean murgilduko dira, bilau gaiztoei aurre eginez, ustekabeko lagunak eginez eta egoera paregabeak biziz.

Ikus-entzunezko emanaldia

KARMELE (zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

1937. Karmele Frantzian erbesteratzen da gerraren ondorioz. Han, erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Antzerkia

TRAJEA (Txalo Produkzioak)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da, eta istripu bat gertatu da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako, eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina, zein dira gertakariak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei?

Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Egilea: Juan Cavestany
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza

Hitzaldia

LEZO-JAIZKIBEL MAHAI-INGURUA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Usoa Ostolaza, Jokin Lizeaga eta Martxel Bereau.

Haur jarduera

KIMU (Marie de Jongh)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

O andreak multinazional batentzat lan egiten du bakardade erabatekoan, duela gutxi langile asko zegoen bulego batean. O andreari ideiak agortzen hasi zaizkio. Halako batean, natura haren lan-eremua eta gorputza bizi-berritzen hasi da guztiz eraldatu arte; naturak giza izaera berri bat sortzen duen punturaino, ideia berri bat.

Dantza

AZALA (DAB dantza konpainia)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

DAB Dantza Konpainiako 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara, ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta? Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute.

Koreografia:
Marina Esquisabel
Zizendaritza:
Marina Esquisabel
Dantzariak:
Miren Lizeaga Maialen Alberro Marina Esquisabel Oier Abrego Iker Sanz Lucía Arboniés
Dramaturgia:
Hodei Arrastoa
Eszenografia:
Eva Rodriguez - Joanes Diez
Jantziak:
Jantzizlab - Saioa Royo eta Ainhoa Etxeberria
Musika:
Alai Ormazabal - Lucia Arboniés
Argiak:
Mikel Vitores
 

Haur jarduera

TXAPELDUNAK (Lanku)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Partida bat galdu duen haurra triste dago: pilotarekin haserre dago, baina pixkana adiskidetzen joango da. Berak beti irabazi egin nahi du, eta beste kirol guztiak kakaren pare jartzen ditu. Pixkanaka ikasiko du, ordea, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan… Eta lehia ez dela beti beharrezkoa.

Ikus-entzunezko emanaldia

HOPPER OILASKOERBIA ETA MARMOTAREN SEKRETUA (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oilaskoerbia bueltan da! Iraganari buruzko sekretu bat argitara aterako da, heroiari eta bere lagunei abentura epiko batean murgiltzeko, iragana aldatzeko ahalmena duen marmota misteriotsu baten bila… eta, beharbada, bere espeziea salbatzeko. Baina bilaketa horretan, konturatuko dira ez direla marmotaren magiaz jabetu nahi duten bakarrak…

Ikus-entzunezko emanaldia

EZ GERA ALFERRIK PASAKO (zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea izan zen Lurdes Iriondo. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.