Baratze Ekologikoa, araudian aldaketak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ordenantzan bost artikulu aldatu dira

Udalbatzarrak, 2015eko azaroaren 26an egindako ohiko bilkuran, aho batez onartu zuen Lezoko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudiaren aldaketa. Gerora, ordenantza, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta 30 egunez erakusketa publikoan egon ondoren ez da iradokizunik jaso. Horrela, araudian egindako aldaketak behin betirako onartuta geratu dira.

Baratzen erabiltzaileek ezinbestekotzat dute indarrean dagoen araudia errespetatzea beren jardunbidea arautua egoteko. Zentzu horretan, ondorengoak dira aldaketak jaso dituzten artikuluak: 5, 13, 17.1, 22 eta 24.3. Artikulu horiek honela gelditu dira:

  • 5. artikulua: Lagapen epea. Lursailaren erabilera urtebeteko epeetan emango da, abenduaren 31a arte eta gehienez sei urtez luzatu ahal izango da. Lizentzia amaitu eta hilabeteko epera, baratza garbi utzi beharko da, hurrengoak hartu dezan.
  • 13. artikulua: Lizentzien esleipena eta ordezkoen zerrenda. Lizentziak argi azaldu beharko ditu xedea, baratzaren definizioa, kokapena, erabiltzailearen eskubideak, betebeharrak eta lizentziaren indarraldia. Lizentziarik jaso ez dutenak ordezko zerrendan sartuko dira, jasotako balorazioaren arabera.
  • 17.1 artikulua: Erabilera baldintza orokorrak. Pertsona adjudikaziodunak behartuta egongo dira baratzak beraiek erabiltzera eta ez lagatzera euren erabilera beste pertsona batzuei.
  • 22. artikulua: Hondakinen trataera eta biohondakinaren konpostatzea. Erabiltzailearen erantzukizuna lursaila eta inguruko eremua garbi mantentzea da. Baratzean sortutako biohondakina konpostatu egin beharko da, Lezoko Baratza Parkean egokitutako azpiegitura erabilita. Beste motako hondakinak udalarekin adostu beharko dituzte horiek jasotzeko modua.
  • 24.3 artikulua: Mantenu eta finantziazio gastuak. Udalak kanon bat aplikatu dio baratzaren laborantzari eta erabiltzaileak fidantza bat jarri beharko dute eremu publikoko gunearen erabilera egokia bermatzeko.
  1. Kanona: 62€ urte betez baratza erabili eta kontsumitutako urarengatik.
  2. Fidantza: 100€ eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko. 
Arloa edo saila