Geografia


Lezoko udalerria, Iparraldetik Jaizkibel mendiak mugatzen du/ Mendebaldetik Pasaiako portuak, Ekialdetik Gaintxurizketako gainak eta Hegoaldetik berriz Oiartzun ibaiak eta Errenteriako herriak. Muga hauetan guztietan gorabehera geografikoez baliatzen da bere udal barrutia zedarritzeko, alegia ibaiak, mendiak eta kosta.

Hementxe ikus dezakezu udal barrutiraren mapa.

Bere udal barrutiak 12,94 km_ko hedadura dauka eta perimetroak 14.000 metro inguruko luzera du.

Kotarik altuena Jaizkibel mendia da itsas sestratik 543 metro gora, mendi hau Lezo, Pasaia eta Hondarribiaren artean banaturik dutelarik.

Jaizkibelgo gailurretik, terrenua aldapan jaisten da, tarteka malda biziz, hegoaldeko mazelan behera arraildura eta errekazulo askorekin harik eta Oiartzun ibaiarroaren behekaldeko zati labur eta estu bat harrapatzen duen arte. Hirigunea itsas sestratik 18 metro altuerako gainkasko batetan aurkitzen da.

Mendi horretatik bertatik jaisten da errekatxo eta lots mordoa, Izostegi eta Zubitxo esate baterako, zeinak Oiartzun ibaian beren urak hustera heltzen baitziren, eta gaur egun portu inguruetan isurtzen dituzte. Portu aide hau, antzina untziola, orain merkataluntzien karga eta dgskarga lekuak okupatzen du.

Lezoko urteko tenperaturak neguan 7 eta 12 graduren artean ibiltzen dira bataz-beste eta udan 16 eta 20 graduren artean, giro samurra eta kontrasteduna sortuz eta zenbait mikroklima txiki eraginez, adibidez Gaintxurizketa aldean.