Lezon, 2001eko irailaren 27an, goizeko 10:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Alkatetzan, lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2001eko irailaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.
2001eko irailaren 13an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.
Alkateak 154. dekretuaren berri eman du. Dekretu horren bidez hainbat subentzio eman zaizkie, bai elkarte zein partikularrei Santakrutzak 2001 jaietarako. Gobernu Batzordeak aho batez berretsi du.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
3.- Vicón, Viviendas y Contratas, S.Coop.ri lizentzia ematea, Tomás Garbizu Kaleko 22-23.ean dauden garajeak lehenengoz okupatzeko eta dagokion jarduerarako.
Gobernu Batzordeak puntu hau ez lantzea erabaki du Vicón Viviendas y Contratas, S. Coop.enpresak urbanizazio lan hauek bukatzen ez dituen arte: eraikuntzaren ingurukoak, garajeetakoak, goiko plaza, herriko argiak, errepidea asfaltatzea, espaloia bukatzea eta plaza urbanizatzea.
GIZARTE ONGIZATEA
4.- Etxez etxeko laguntza eskaera.
Ikusi dugu etxez-etxeko laguntza eskatzeko Milagros Marin Ortega egin duen eskabidea. Era berean, aztertu dugu gizarte langileak egindako txostena. Hortaz, Gizarte Ongizateko eskuordedunak egindako proprosamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:
BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Milagros Marin Ortega ondorengo baldintzetan:
1. Zerbitzua astean bi orduz atentzio pertsonala emateko da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 1.472,- pta. da.
BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da.
KULTURA
5.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:
Txinparta Abesbatza: 2001 urteko ekintzengatik.
Txinparta Abesbatzari (Xanti Espina Anduezari) urtean zehar egindako ekintzengatik 150.000 pezetako dirulaguntza zuzentzea, (AD-630).
Gai-zerrendarekin batera bidali ziren gainerako proposamenak Alkatetzaren 154. Dekretuan daude jasota eta dekretu hori bilkura honetan bertan, aktaren bigarren puntuan, izan da berretsia.
FAKTURAK
6.- Zenbait faktura onartzea.
Altamirako Altzate igerilekuetan estalki teleskopikoaren instalazioaz Macovur-ek aurkeztutako faktura azterturik, Alkatetza honek Gobernu Batzordeari luzatu dio:
BAT: Onartzea Altamirako Altzate igerilekuetan estalki teleskopikoaren instalazioaz Macovur-ek behean heldu diren zehaztasunekin aurkeztu duen faktura hau:
- Estalki teleskopikoaren instalazioa, 3. ziurtapena: 12.074.395.- pta. B.E.Z. barne (Erref. ADO-0-99-1198-2001).
Altamirako Altzate igerilekuak girotzeko instalazioaz Hemen Klima SL.ek aurkeztu duen faktura azterturik, Alkatetza honek Gobernu Batzordeari luzatzen dio honako
- Onartzea Altamirako Altzate igerilekuak girotzeko instalazioaz Hemen Klima SL.ek behean heldu diren zehaztasunekin aurkeztu duen faktura hau:
-Klimatizazioaren instalazioa, 3. ziurtapena: 3.757.151.-pta. B.E.Z. barne (Erref. ADO-0-99-1199-2001).
GALDE ESKEAK.
Ez da galde eskerik izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.510.etik 309.512.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.