2006.eko Azaroaren 20ekoa

Lezon, 2006ko azaroaren 20an, astelehena, goizeko 9:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko azaroaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 6az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak. Alkateak ohartu du D06/00798 dekretuak, Hirigintza delegatuak emana, obra zuzendaritza lanak esleitzeko, ez duela inongo ADrik. Idazkariak, aurreko batzarrean D06/00753 dekretuaren inguruan egindako komentarioa gogoratuz, gehitu du dekretu horiek ez dutela betetzen legezko kontratazio prozedurarik.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Cubrenor, S.L.ri Gaintxuriketa Bideko 19an Algeposak daukan biltegian estalkia jarzeko lanak egiteko obra lizentzia emateko proposamena (2006H0030021).

Proposamena egin ondoren aurkeztu denez eskatzen zen proiektu bisatua, bai arkitekto teknikoak hura aztertu eta txosten berria egin ahal izateko bai espedienteak beharko lukeen txosten juridikoa egin ahal izateko, proposamena mahai gainean uztea erabaki da bi txostenak egin bitarte.

4.- David Llordési, Industrial Salva, S.A.ren izenean, jarduera lizentzia emateko proposamena, 107. poligonoan, N-1 errepideko 471. km.an kokaturiko pabilioi berrian elikagai-industriarako makinaria fabrikatzeko, labeak, gozogintzarako tresnak, okindegia, ostalaritzakoak, ore-mahaiak eta hartzidura kontrolatua egiteko.

David Llordések eskaturik, Salva Industrial, S.A.ren ordezkaritzan, tramitatu da jarduera espedientea.

Jarduera lizentzia emateko aurkeztutako proposamena, baimena mahai gainean uztea erabaki zuen aho-batez Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko azaroaren 22an, harik eta hiritartze proiektua eta konpentsazio proiektua egin eta onartu arte ezin delako eman.

Espediente horiek biak onartu direla kontuan izanik, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari jarduera lizentzia ematea, 107. Poligonoan, N-1 errepideko 471. Km.-an kokaturiko pabilioi berrian elikagai-industriarako makineria fabrikatzeko, labeak, gozogintzarako tresnak, okindegia, ostalaritzakoak, ore-mahaiak eta hartzidura kontrolatua egiteko, N-1 errepideko 471. Kilometroan, 107 poligonoan dagoen pabilioi berrian betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Irrati-irakurketa sistema duten ur-kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko obren kontratazio espedienteari hasiera emateko proposamena (2006H0110002).

Lezoko Udalak Lezoko udalerrian dauden ur-kontagailuak berritzeko lanak hasteko egitasmoa du.

Une honetan 2792 ur kontagailuz osaturiko kontagailu parkea, 4-5 urteko egitasmo batez berritzeko asmoa dago, kontagailu zaharren ordez, irrati- irakurketa sistema duten ur- kontagailuak jarriz.

Irrati-irakurketa sistema duten kontagailuak jartzeko egitasmoak, inguruko udalerriek jarraitutako bideari heltzea suposatzen du, (Pasaia, Urnieta, Usurbil, Hernani edo Oiartzun esate baterako) eta gainera, Añarbeko mankomunitateak dirulaguntzak emateko prozedura jarri du berriki martxan, egitasmo horiek aurrera eramateko.

Beraz, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non esaten den obra kontratua izan ordez hornidura kontratua beharko lukeela izan eta, horren ondorioz, esleipen modua publizitatearekin egindako lehiaketa izan beharko litzatekeela, Tokiko Gobernu Batzarrak kontratazio epeak gehiago ez luzatzeko hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Irrati-irakurketa sistema duten ur-kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko proiektua onartzea. Horretarako, obrak kontratatzeko espedienteari hasera ematea.

BI: Irrati-irakurketa sistema duten ur-kontagailu berriak jartzeko obrak publizitaterik gabeko negoziazio bidez kontratatzeko prozedura hastea.

HIRU: Kontratazio espediente honi presazko izaera onartzea eta lehentasunez izapidetzea .

LAU: Ur kontagailuak, Irrati-irakurketa sistema dutenen bidez ordezkatzeko obren kontratua arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

BOST: Kontratu horretarako gastua onartzea (A-684).

6.- Urdaburu kaleko 4 zenbakiko zenbait bizilagunei laguntza-ekonomikoak emateko proposamena, igogailua jartzeagatik.

Udalbatzak 2003ko ekainaren 9an eginiko osoko bilkuran onartu zuen Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak ematea, interesatuek Eusko Jaurlaritzatik jasoko zutenaren kopuru berekoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko ekainaren 7an egindako bilkuran, obra lizentzia eman zion Julio Goñi Pascali, Urdaburu kaleko 4ko jabekideen ordezkaritzan, etxe horretan igogailua instalatzeko.

2005eko abenduaren 26an Julio Goñi Pascalek Urdaburu kaleko 4ko jabekideen ordezkaritzan, eta beste zenbait auzotarrek dirulaguntza eskaerak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzaren ziurtagiria bateratuz.

Mª Milagros Goñi, 1º 439

Dolores Senovilla, 3ºB 586

Bonifacio Unzain, 2.D 293

José Ibargoyen, 2.A 732

Manuel José Izeta, 4.C 439

Antonio Gonzalez,3.B 439

Julio Goñi, 3.D 439

Ana Mª Martín, 5.B 293

Jabekideak 2.930

Guztira.... 6.590 € (A-683)

Tokiko Gobernu Batzarra 2006ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, puntu hau mahai gainean geratu zen harik eta ekitaldi honetako aurrekontua onartu arte.

Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non adierazten den dirulaguntza hauek ez dituztela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi publikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aipatutako horietako bakoitzari seinalatzen diren laguntza ekonomikoen dirulaguntza ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, dirulaguntza emateko proposamena, igogailua jartzeagatik.

Udalbatzak 2003ko ekainaren 9an eginiko osoko bilkuran onartu zuen Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak ematea, interesatuek Eusko Jaurlaritzatik jasoko zutenaren kopuru berekoa.

Udal Gobernu Batzarrak, 2004ko abuztuaren 2an, Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, igogailu bat jartzeko lizentzia eman zion.

2005eko irailaren 29an, interesatuak dirulaguntza eskaera aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzatik emandako laguntzaren ziurtapena bateratuz, guztira 2.544 € delarik.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abenduaren 5ean eman zizkien eraikineko Jabekide Elkarteari eta bertako zenbait bizilaguni erabakitako laguntza ekonomikoak baina, aurrekontu kontsignaziorik ez zegoelako, 320 € kopurua geratu zen eman gabe.

Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non adierazten den dirulaguntza hauek ez dituztela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi publikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, guztira 320 € (A-681) dirulaguntza ematea, igogailuak jartzeagatiko dirulaguntzaren aipaturiko likidazioari dagokiena.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Martín Santesteban Baleztenari dirulaguntza emateko proposamena, igogailua jartzeagatik.

Udalbatzak 2003ko ekainaren 9an eginiko osoko bilkuran onartu zuen Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak ematea, interesatuek Eusko Jaurlaritzatik jasoko zutenaren kopuru berekoa.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatu honek, 243/2004 zenbakidun Dekretuaren bidez, Jabier Axpe Elejalderi obra lizentzia eman zion etxearen teilatua eraberritzeko, lehendik zegoen igogailuaren makina-gela berria birmoldatzeko helburuz.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 10ean egindako bilkuran, etxe horretako hainbat auzori zegokion dirulaguntza eman zion.

Tokiko Gobernu Batzarra 2006ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, puntu hau mahai gainean geratu zen harik eta ekitaldi honetako aurrekontua onartu arte.

Martín Santesteban Baleztenak aurkeztutako eskaera ikusi ondoren, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzaren ziurtagiria bateratuz eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non adierazten den dirulaguntza hauek ez dituztela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi publikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Martín Santesteban Baleztenari 205 €tako dirulaguntza ematea, aipatutako kontzeptuarengatik, igogailuak jartzeagatiko laguntza ekonomikoen kapituluaren barruan

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010017).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Luis Pikabea Aiartzak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Luis Pikabea Aiartzari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bete erlazio eta laguntza lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 16,59 € orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010020).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Pilar Subero Mansok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Pilar Subero Mansori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean lau ordu guztira erlazio eta laguntza lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,25€orduko € da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

 

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 622.887tik 622.887ra, 622.881tik 622.885era eta 622.888tik 622.888ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna