2011ko azaroaren 15eko akta

Lezon, 2011ko azaroaren 15an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA ohikoa egiteko xedez udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Luis Garrido Corral eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko urriaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Herrikoetxe 3n, Altuna eta Tolosa S.L.ren jardueraren aldeko proposamena (2006H0050010).

Altuna y Tolosa S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Ipintza poligonoko Herrikoetxea 3an dagoen pabilioian pastelgintza jarduera gauzatzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

3.- Jaizkibel hiribidea 1 eta 2n, Limpiezas Eguzki S.L.ren jardueraren aldeko proposamena (2010H0050015).

LIMPIEZAS EGUZKI S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, garbiketako produktuen biltegi bat jartzeko Jaizkibel Hiribideko 1 zenbakian dagoen 2. lokalean.

BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten, jakinaraziz erabilpen hauek, lokal horretan, ez daudela eraikuntzaren erabilpenaren kontra.

4.- GI 2.638 Lezo-Irún errepidean, Galp Distribución Oil España enpresaren jardueraren aldeko proposamena (2011H0050004).

Galp Distribución Oil Españak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Espedientearen aldeko informea ematea, Gaintxurizketa errepideko (GI 2638-Irún p.k. 3+300 ezker aldean) gasolindegia handitzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

5.- 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 20. ziurtagiria onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 19. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aurkeztutako 19. ziurtapena onartzea, 83.537,18 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99– 666).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Foru Kontratazioen Zentralaren bidez argindar elektrikoa hornitzeko esparru akordioa onartzeko proposamena (2011H0500001).

Diputatuen Kontseiluaren 2011ko ekainaren 21ean jasotako eskuordetzaz baliatuz, Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko foru diputatuak 2011ko urriaren 10eko foru aginduaren bitartez, IBERDROLA GENERACION SA (IFZ.:A95075586) enpresarekin Foru Kontratazioen Zentralaren bidez argindar elektrikoa hornitzeko esparru akordioa (X11028) burutzea erabaki zen.

Lezoko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren, udal arkitekto teknikoak 2011ko azaroaren 9an emandako txostenaren arabera proposatu du hornikuntza elektrikoko kontratua, esparru akordioa burutzea erabaki den enpresa berari esleitzea eta hala formalizatzea.

Lezoko Udalak izandako argindar kontsumo zenbatetsia kontuan izanik, gutxi gorabehera, urteko 180.000 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe. {0>

Gastuak segidako traktu izaera iraunkorra du, konpromiso kreditu gaiari dagokion finantza eta aurrekontu xedapenen ondorioetarako.

Hori dela eta, Sektore Publikoetako Kontratuen 30/2007 Legearen 182. artikuluari jarraituz, bidezkoa da eratorritako kontratua IBERDROLA SA enpresari esleitzea, sinatutako esparru akordioaren ondorioetan ezarritako baldintzetan.

Ondorioz, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Esleitzea “Foru Kontratazio Zentralaren bitartez energia elektrikoa hornitzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua (X11028) IBERDROLA GENERACION S.A. enpresari (IFZ.:A95075586), esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan. Akordioaren oinarrizko atala da prezio unitarioena eta aldien laburpena, 2011ko irailaren 12koa.

BI:Baimentzea eta xedatzea IBERDROLA GENERACION SA, N.I.F.:A95075586, enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion gastua.

HIRU: Enpresa esleipendunarekin kontratua formalizatzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2011GZ010014).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko A.E.Ck egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: A.E.Cri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, zehazki, akonpañamendu zerbitzua. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 18,76€da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2011GZ010015).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko N.S.A.k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: N. S. Ari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea astean hiru orduz etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,81 euro/ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Apartamentu babestuetarako eskaera onartzeko proposamena (2011GZ090006).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa eta udal araudia, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko PAREJO, GUILLERMO, CARLOS-ek egin duen eskaera.

BI: 2011ko uztailaren 26an gobernu batzordean Otilia Ruiz Alonso-ri onartutako etxebizitza tutelatua PAREJO, GILLERMO, Carlos-i eskeintzea, Otiliak eskaturiko errenuntzia ikusirik.

HIRU: Onartzea PAREJO,GUILLERMO, CARLOS-ek apartamentu babestuen erabilpenagatik ordaindu behar duen hileroko prezioan %75ko beherapena egitea.

LAU: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, BI HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. BI HILABETEKO epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo SEI HILABETEKO epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

PERTSONALA

10.- Idoia Zabala Almandozek haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena. (2011PE100012).

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den Idoia Zabala Almandozek, 2011ko azaroaren 3an aurkeztutako eskabidean, borondatezko lan eszedentzia eskatzen du haurraren zaintzagatik, 2011/2012 kurtsorako.

Eskaria azterturik, kusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Idoia Zabala Almandozek bere haurraren zaintzagatik, 2011/2012 kurtsorako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, amatasun lizentzia eta dagozkion oporrak amaitu ondoren sartuko da indarrean, hau da, 2011ko azaroaren 16an, eta 2012ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Dekretu honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Nekane Artola Labordetak haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia luzatzeko proposamena onartzea (2011PE040001).

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den Nekane Artola Labordetak, 2011ko azaroaren 3an aurkeztutako eskabidean, egun haurraren zaintzagatik disfrutatzen duen borondatezko lan eszedentzia, 2012ko abuztuaren 31a bitarte luzatzea eskatu du.

Eskaria azterturik, kusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Nekane Artola Labordetak bere haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena.

BI: Luzapena, 2012ko urtarrilaren 8an sartuko da indarrean, eta 2012ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Ekaitz Bravo Azpeitia eta Alberto Irasuegi Lopetegi karrerako funtzionario izendatzeko proposamena onartzea (2010PE100008/2011PE100004).

Ofizial elektrizista eta ofizial igeltsero plazak betetzeko hautaketa prozesuak amaitu ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak, epaimahai kalifikatzaileek hala proposatuta, Ekaitz Bravo Azpeitia eta Alberto Irasuegi Lopetegi, aipatu plazak betetzeko praktiketako funtzionario izendatu zituen, eta baita, praktikaldia ebaluatuko zuten Ebaluazio Batzordeko kideak ere.

Praktikaldiak amaitu ondoren, Ebaluazio Batzordeek, Ekaitz Bravo Azpeitia eta Alberto Irasuegi Lopetegiren praktikaldia gainditutzat eman dute, eta ondorioz, biak karrerako funtzionario izendatzea proposatu dute.

Horiek horrela, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ekaitz Bravo Azpeitia karrerako funtzionario izendatzea ofizial elektrizista plaza betetzeko. Plazaren ezaugarriak: Administrazio Berezia, Zerbitzu Berezien Azpieskala, Ofiziotako langileen Klasea (C1).

Izendapena 2011ko abenduaren 1an sartuko da indarrean.

BI: Alberto Irasuegi Lopetegi karrerako funtzionario izendatzea ofizial igeltsero plaza betetzeko. Plazaren ezaugarriak: Administrazio Berezia, Zerbitzu Berezien Azpieskala, Ofiziotako langileen Klasea (C2).

Izendapena 2011ko abenduaren 1an sartuko da indarrean.

HIRU: Ebazpen honen berri interesatuei ematea eta honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

13.- Fakturen 51. erlazioa onartzea (2011KO110012).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarrera darama ondorengo

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº

51

37.704,40

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

Onartu egin da fakturen 51. erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

14.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azkeneko Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenen kontu eman da. Honetan ari ginela 9:10 direnean Luis Garridok alde egin du.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.534tik 930.541ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna