2011ko azaroaren 29ko akta

Lezon, 2011ko azaroaren 29an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Luis Garrido Corral eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko azaroaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Euskarazko aktari zuzenketa bat egin behar zaio. 5. gaian, onartutakoa S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio obrei dagokion 20. ziurtagiria da eta ez akordioan aipatzen den 19.a. Erabakiak honela esan beharko luke: BAT: Aurkeztutako 20. ziurtapena onartzea, 37.704,40 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagokiolarik, (ADO 99-867).

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Urune kaleko 7. pabilioian, Rospino S.L.ren jardueraren aldeko proposamena (2011H0050002).

ROSPINO S.L.ek eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia onartu du:

BAT: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Departamentuari bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

BI: Galdaragintzaren erabilpen hauek, Urune kaleko 7. pabiloian egiten ari direnak, ez daude Sagasti-103. poligono industrialeko arautegiaren kontra.

3.- GI 2.638 Lezo-Irún errepidean, Galp Distribución Oil España enpresari jarduera eta obra lizentzia emateko proposamena (2010H0050004).

Galp Distribución Oil España, S.A.U. enpresak eskaturik, 50 m3-ko deposituarekin, Lezo – Irun GI2638 errepidean, 3,300 kilometroan, ezkerraldean dagoen gasolindegia handitzekotramitatzen ari den iharduera eta obra lizentziaren espedientea azterturik,eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Galp Distribución Oil España, S.A.U. enpresari, 50 m3-ko deposituarekin, Lezo–Irun GI2638 errepidean, 3,300 kilometroan, ezkerraldean dagoen gasolindegia handitzeko, iharduera eta obra lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.084,00 euro ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

4.- 2012ko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako egutegiak onartzeko proposamena (2011PE060003).

2012. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorra Enpresa Komiteari aurkeztu zitzaion 2011/09/29an.

Egutegi orokorra estudiatu eta adostu ondoren, egutegi hau oinarritzat hartuz, Udaleko departamentu ezberdinetako lan-egutegiak egin dira.

Hori dela eta, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2012. urtekoa, onartzea.

  • Urtean egin beharreko orduak: 1526.
  • Opor egunak: 26.
  • Abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
  • Zubiak: 5 zubi aukera daude.
  • Apirilaren 30a.
  • Uztailaren 30a.
  • Urriaren 26a.
  • Azaroaren 2a.
  • Abenduren 7a.

Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu, eta beste bat, opor edota lizentzi egunen kontura egin lezake. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2012. urteko lan-egutegia onartzea.

  • Bulegoetako langileena.
  • Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
    • Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)
  • Kirol teknikariarena (93 orduko dedikazioarekin).
  • Udaltzain buruarena (bulegoetako lan egutegia).
  • Liburutegikoa.
    • Eskoletako Mantenuko Langilearena (Herri Eskolako opor garaian disfrutatuko ditu: Gabonak, Aste Santua, Abuztua).
    • Musika Eskolako Administrari laguntzailearena.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Musika irakasleen lan-poltsak sortzeko eta kudeatzeko hitzarmena eta oinarriak onartzeko proposamena (2011PE070001).

2008 urtean, Donostia-Oarsoaldea inguruko musika eta dantza espezialitate ezberdinetako irakasleen lehenengo lan poltsa sortu zen.

Egun, beharrezkoa da aipatu lan poltsak eguneratuak eta erabilgarriak egotea.

Ildo honetan, zenbait bilera egin dira, lan poltsa berri batzuen sorrerako eta gestiorako irizpideak eta oinarri bateratuak adosteko.

Bilera hauetan, Lezoko Musika Eskolarekin batera, Irun eta Tolosako Udal Kontserbatorioko arduradunak, Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolakoak eta Orio, Beasain, Errenteria eta Donostiako Udaletako ordezkariak parte hartu dute.

Lan poltsaren sorreran eta gestio prozeduran parte hartu ahal izateko beharrekoa da lan poltsako oinarriak onartzea eta lankidetza hitzarmena sinatzea.

Horiek horrela, Lezoko Musika Eskolako zuzendariak egindako txostena kontuan izanik eta Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Musika eta dantza espezialitate ezberdinetako irakasleen lan poltsak arautuko duten oinarriak onartzea.

BI: Lankidetza hitzarmena sinatzea Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolarekin eta Irun, Tolosa, Lasarte-Oria, Orio, Beasain eta Errenteriako kontserbatorio eta musika eskoletako ordezkariekin.

HIRU: Alkatea ahalmentzea Lankidetza Hitzarmena sinatzeko.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

UDALTZAINGOA

6.- Semaforoen optikak aldatzeko laguntza eskatzeko proposamena (2011UD100001).

Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energiak (IDAE) Udalerriko semaforoen optikak LED teknologia berriaz ordezkatzeko diru laguntzen deialdia ikusirik (BOE 2011/09/20), Udaltzainburuak egindako txostena ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Semaforoen optikak LED teknologia berriaz ordezkatzeko eta energia aurrezteko helburuz udalentzako deitutako bigarren diru laguntzen programan parte hartzea, programak dituen konpromisoak onartuz.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzordearen geroztik gaur bitarte emandako alkate eta zinegotzien erabakien berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.550tik 930.554ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna