2011ko urriaren 4ko akta

Lezon, 2011ko urriaren 4an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA ohikoa egiteko xedez udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Ez da bilerara etorri Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko irailaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Bordatxo baserriko fatxada birgaitzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2011H0030008).

Nicolás Arruti Legorburuk Bordatxo baserriaren fatxada birgaitzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Nicolás Arruti Legorbururi obra lizentzia ematea Bordatxo baserriaren fatxada birgaitzeko, honako baldintza honekin:

Obrek eraikinaren egiturari eragingo badiote, proiektu tekniko onetsi bat aurkeztu beharko da obrei ekin aurretik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.823 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Talleres Flujoma S.L.ri irekitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2010H0050005).

Talleres Flujoma S.L.k irekiera lizentzia eskatu du Irurtzun kaleko 79. pabiloian galdaragintza jarduerari ekiteko.

Udal teknikariaren txostena aztertu da, eta hauxe dio:

“Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari eta hark Gipuzkoako Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzari pabiloian eginiko udal ikuskapen teknikoan hautemandako irregulartasunen berri eman ondoren, Lan Ikuskaritzak disozianato, alkohol isopropilizio, tolueno, alkohol isobutiliko eta xilenozko elementu kimikoak detektatu ditu pinturako lanpostuan, eta hor egiaztatu da tolueno kontzentrazioaren arrisku maila. Beharrezkoa da xurgatze lokalizatu bidezko aireztapen instalazioan egin beharreko zuzenketak lehenbailehen egitea eta pabiloian dagoen diluzio bidezko aireztapena handitzea, baita Ikuskaritzak agindutako beste neurri batzuk betetzea ere.

2010eko apirilaren 19ko udal txosten teknikoan adierazi zen TALLERES FLUJOMA S.L. eskatzaileak ez zuela aurkeztu teknikari eskudunak onetsitako azken ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak agindutako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituela zehazten duena, ezta hondakin likidoak kudeatzeko kontratatutako enpresen egiaztagiriak ere, eta galdaragintza jarduerarako egokitutako pabiloia gaitzeko obren aurrekontua ere aurkeztu behar da, dagokion udal ordainketa egiteko.

Horiek horrela, eta dokumentaziorik ez dela aurkeztu kontuan hartuta, eskatutako lizentzia ematearen aurkako txostena egin da”.

Horrenbestez, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Flujoma S.L.enpresari Irurtzun kaleko 79. pabiloian galdaragintza jarduerari ekiteko irekiera lizentzia ukatzea, erabaki honen azalpenean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Interal S.A.ri irekitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2011H0050007).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 18an eginiko bileran, Interal S.A.ri Irurtzun kaleko 82. eta 84. pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia ukatzea erabaki zuen, jakinarazi zitzaizkion arrazoiengatik.

Interal S.A.k, 2011ko abuztuaren 23an, jarduera proiektuaren eranskina aurkeztu zuen, eta Irurtzun kaleko 82. eta 84. pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia eskatu zuen berriro.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Interal S.A.enpresari Irurtzun kaleko 82. eta 84. pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia ukatzea, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar duelako

1.- Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak pabiloian eginiko suteen aurkako instalazioaren aldeko txostena egin du.

2.- Suteen aurkako instalazioaren mantentze lanak egiteko kontratua.

3.- Añarbeko Ur Mankomunitateak ur zikinak udal kolektorera lotu ahal izatearen aldeko txostena egin du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Aiton Borda elkarteari onartutako dirulaguntzaren ordainketa epeak erabakitzeko proposamena (2011GZ050001).

2011ko irailaren seiko Tokiko Gobernu Batzarrak Aiton Borda Elkarteari dirulaguntza ematea onartu zuenez, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Dirulaguntza bi zatitan ematea, lehena %60 eskaera onartu ondoren eta berariazko Hitzarmena sinatu ondoren, eta bigarren zatia, %40, zuriketa egin ondoren.

BI: Diru laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmena ere onartu da.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

6.- Elixabet Odriozola Urdanpilletak lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria onartzeko proposamena (2011PE100002).

Elixabet Odriozola Urdanpilletak, 2011ko irailaren 27an aurkeztutako idatzian, egun duen lan murrizketa, 2011ko irailaren 9an hasi eta 2012ko otsailaren 8ra bitarte luzatzea eskatu du.

Lan murrizketa, bere semearen zaintzarako eskatu du, eta jornadaren %60koa izango litzateke. Dena den, astean zehar lana egin beharreko orduak batu eta bi egunetan jornada osoz lana egitea eskatzen du, astelehen eta astearteetan.

Eskaria azterturik eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Elixabet Odriozola Urdanpilletak bere semearen zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo zehaztasunekin:

  • Astean bi egunetan lana egingo du, astelehen eta astearteetan, ohikoa den egun osoko jornada eginez (egunean 7 ordu).
  • Udaltzaingoan emango ditu bere zerbitzuak, egun duen lana eta soldata mailarekin.
  • Lan-murrizketa, %60koa izango da, 2011ko irailaren 8an hasi eta 2012ko otsailaren 8a bitarte iraungo du.

BI: Lan murrizketa irauten duen bitartean, Informazio Bulegoan Elixabet Odriozolaren ordezkapena bete egingo da.

HIRU: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Oskar Estanga Arzallusek eskatutako lan murrizketa eskaria onartzeko proposamena (2011PE100011).

Oskar Estanga Arzallus, Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakasleak, 2011/2012 kurtsorako bere musika irakasle lana %45,50tik %28,17ra murriztea eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Oskar Estanga Arzallusek seme-alaben zaintzagatik 2011/2012 kurtsorako eskatutako lanaldi murrizketa.

  • Lanaldi murrizketaren ondorioz, 2011/2012 kurtsoan, %28,17ko lan dedikazioa izango du.
  • Lanaldi murrizketa 2011ko irailaren 1ean sartuko da indarrean eta 2012ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Adur Ezenarro Agirre karrerako funtzionario izendatzeko proposamena (2010PE100006).

Arkitekto plaza betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak 2010eko urriaren 5ean egindako bilkuran, Adur Ezenarro Agirre aipatu plaza betetzeko praktiketako funtzionarioa izendatu zuen, eta baita, praktikaldia ebaluatuko zuen Ebaluazio Batzordeko kideak.

Praktikaldia amaitu ondoren, Ebaluazio Batzordeak, Adur Ezenarro Agirreren praktikaldia gainditutzat eman du, eta ondorioz, karrerako funtzionarioa izendatzea proposatu du.

Horiek horrela, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Adur Ezenarro Agirre karrerako funtzionario izendatzea arkitekto plaza betetzeko. Plazaren ezaugarriak: Administrazio Berezia, Azpieskala Teknikokoa, Goi Mailako Klasea.

Izendapena 2011ko urriaren 1an sartuko da indarrean.

BI: Ebazpen honen berri interesatuei ematea eta honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

HIRU: Adur Ezenarro Agirrek 10 egun izango ditu kargua hartzeko, izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Musika Eskolako langileen inguruan 2010eko azaroaren 2an onartutako hitzarmena bertan behera uzteko osoko bilkurak hartutako erabakia berrestea (2011PE290003).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko azaroaren 2an buruturiko batzarrean, Udaleko Langileen Komiteak, Musika Eskolaren inguruan, Gobernu Taldearekin adostutako hitzarmena berrestu zuen.

Lan Hitzarmen horren baitan, eta 2010/2011 ikasturterako izan ziren matrikulazioak kontuan hartuta, 2011ko martxoaren 23an egindako Osoko Udalbatzak, 2011rako Lan Postuen Zerrenda onartu zuen. Bertan, Musika Eskolako instrumentu bakoitzari bermatutako lanaldiak eta 2010/2011 ikasturterako lanaldi errealen ehunekoak jasotzen ziren.

Onartutako eta sinatutako lan hitzarmenaren 9. klausulak, udal gobernu berriek aipatu lan hitzarmena aldatzeko ahalmenak jasotzen ditu.

Aipatu klausula aplikatuz eta akordioan adierazitako arrazoiengatik, Udaleko Osoko Udalbatzak 2011ko irailaren 29an egindako bileran aipatu Lan Hitzarmena indargabetzea erabaki zuen eta hasierako onarpena ematea Lan Postuen Zerrenda aldatzeko, bertan musika irakasleen lan-jardunen ehuneko berriak jasotzeko.

Lan Hitzarmena Tokiko Gobernu Batzordean onartu zenez alkateak proposaturik Osoko Udalbatzak erabakitakoa berrestea erabaki da, eta, ondorioz, Musika Eskolako langileen inguruan 2010eko azaroaren 2an onartutako hitzarmena bertan behera uztea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, irailaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.516tik 930.522ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna