2012ko apirilaren 24a

Lezon, 2012/04/24an, asteartea, 8:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko apirilaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. SG4ko hezkuntzarako zuzkidurarako Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikuntzari lehen erabilpenerako baimena (2012HO300001).

Peio Egaña Sarobek, PASAIA LEZO LIZEOAren kudeatzaile moduan, Lezoko Arau Subsidiarioetako SG4ean egindako hezkuntza zuzkidurarako eraikuntzaren lehen erabilpenerako baimena eskatu zuen 2012ko otsailaren 10ean.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintzako Delegatuak proposaturik Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Pasaia-Lezo Lizeoari Lezoko Arau Subsidiarioetako SG4ean egindako hezkuntza zuzkidurarako eraikuntzaren lehen erabilpenerako baimena ematea. Alabaina horretarako lizentzia ematerakoan jarritako leihoen babes maila handitzeko baldintza bete beharko da. Izan ere Eraikuntzaren Kode Teknikoaren SU oinarrizko dokumentuan ezartzen dena betetzen bada ere, solairu bakoitzetik erorketa altuera murriztu bada fatxada eta bigarren azalaren artean tramex moduko egitura metalikoz egindako plataforma jarri delako izan da. Halere plataforma hauek ez daude fatxadaren ertzetan itxita eta behin plataformaraino heldu ezkero, izkinaraino iritsi eta erortzeko arriskua legoke. Horregatik leihoak zabaltzeko gailuak jarrita ez uztea Pasaia-Lezo Lizeoaren ardura bada ere, beharbada noizbait ahaztuta baten bat uzterik legokeenez ertz horiek ixtea ezinbestekoa irizten da segurtasuna bermatu ahal izateko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 250,88 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Ipintza poligonoko Herrikoetxea 3ko pabiloian pastelgintza jarduera gauzatzeko obra eta jarduera lizentzia (2006H0050010).

Altuna y Tolosa S.L.k eskaturik, Ipintza poligonoko Herrikoetxea 3an dagoen pabiloian pastelgintza jarduera gauzatzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT: Altuna y Tolosa S.L.ri, Ipintza poligonoko Herrikoetxea 3an dagoen pabiloian pastelgintza jarduera gauzatzeko obra eta jarduera lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

• Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Sailak eta Osakidetzak ere, jarri dizkioten zuzenketa neurriak bete beharko ditu.

• Obrak eta zuzenketa neurriak bukatu ondoren, irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko da, beraz txosten teknikoa aurkeztu beharko da, zuzenketa neurri guztiak, banan-banan, betetzen direla zehaztuz.

• Aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren suteen aurkako instalakuntzei buruzko aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena.

BI: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 5.248,56 euro ordaindu beharko ditu.


HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


IDAZKARITZA.

4. Foru Kontratazioaren Zentralak telefono komunikazioen zerbitzua kontratatzeko egingo duen kontratu esparru akordioetara atxikitzeko proposamena (2012ID490002)

2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak hartutako erabakia ikusita, Udal honek, Gipuzkoako Foru kontratazioen zentralari atxikitzeko hitzarmena onartu du.

Zentralak, kontratazio espedientea (telefono komunikazioen zerbitzua) irekitzeko asmoa du esparru akordioaren prozeduran jakinarazten duenez.

Udal honek hornidura hau beharko duenez, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT. Onartzea esparru akordioaren Kontratazio espedienteari atxikitzeko prozedura (telefono komunikazioen zerbitzua), Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralak ireki duena, 2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak onartuta atxikitako hitzarmenean ezarritako eran eta baldintzetan, eta 2011ko otsailaren 22ko 2011/3 Foru Dekretuan ezarritako arauetan.

BI. Gipuzkoa Foru Aldundiaren esku uztea esparru markotik datorren kontratua esleitzeko eta formalizatzeko, kontratazio gaietan indarrean den araudiaren arabera.

5. Foru Kontratazioaren Zentralak su itzalgailu eramangarriak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua kontratatzeko egingo duen kontratu esparru akordioetara atxikitzeko proposamena (2012H0500003)

2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak hartutako erabakia ikusita, Udal honek, Gipuzkoako Foru kontratazioen zentralari atxikitzeko hitzarmena onartu du.

Zentralak, kontratazio espedientea su itzalgailu eramangarriak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea irekitzeko asmoa du esparru akordioaren prozeduran jakinarazten duenez.

Udal honek hornidura hau beharko duenez, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT. Onartzea esparru akordioaren Kontratazio espedienteari atxikitzeko prozedura su itzalgailu eramangarriak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua, Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralak ireki duena, 2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak onartuta atxikitako hitzarmenean ezarritako eran eta baldintzetan, eta 2011ko otsailaren 22ko 2011/3 Foru Dekretuan ezarritako arauetan.

BI. Gipuzkoa Foru Aldundiaren esku uztea esparru markotik datorren kontratua esleitzeko eta formalizatzeko, kontratazio gaietan indarrean den araudiaren arabera.

PERTSONALA

6. Udal langile bati haurren zaintzagatik borondatezko lan eszedentzia (2012PE100006).

Gizarte langilea den Maite Getaria Iriartek, 2012ko martxoaren 27an aurkeztutako eskabidean, 2012. urteko abuzturako, borondatezko lan eszedentzia eskatu du haurraren zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Administrazio Orokorreko erdi mailako teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Gizarte Zerbitzutako buruari emanik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Ontzat hartzea Maite Getaria Iriartek bere haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, hilabete bateko izango da, 2012ko abuztuaren 1ean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

7. Brigadako langileen 2012. urteko opor egutegia onartzea (2012PE060001).

Ikusirik, Udal Brigadak 2012. urterako aurkeztu duen opor egutegia, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Udal Brigadaren 2012. urteko opor egutegia onartzea:

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GIZARTE ZERBITZUAK

8. 2012. Urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ematea (2012GZ020003).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2012. urtean, gizarte zerbitzuak saileko aurrekontua, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Onartzea 2012.urteko GLL/AES eskarien onartuen zerrenda. Gastua guztira 10.655,34€ (A-88).

BI: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, BI HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. BI HILABETEKO epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo SEI HILABETEKO epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.


KULTURA

9. Sinaturiko hitzarmenean adostutako ekarpena ematea Pasaia Lezo Lizeoari (2012KU360003).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik tokiko gobernu batzar honek erabaki du:

BAT: Pasaia-Lezo Lizeoari egoera honen berri ematea.

BI: Aurrekontuetan aurreikusitako 100.000€ko kopura bi zatitan ordaintzea. Ordainketarako diru kopuruak ez badira hitzarmenean islatutako ?101.500€ak?, bi aldeen adostasunarekin kopuru berriak 2009ko hitzarmenari eranskina bezala gehitzea.

HIRU: Datorren urteko aurrekontuak egiterakoan, udal gobernu taldeak hitzarmenaren kantitateak errebisatzea eta egokitzea hiru aldagaien arabera: aurten ordaindutakoa, urte amaieran aurkeztutako memoria eta KPIa. Ondorioa 2009ko hitzarmenaren eranskin bezala itsastea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotziarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10. Orratx Elkarteari dirulaguntza (2012KU360004).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik tokiko gobernu batzar honek erabaki du:

BAT: ORRATX! Kultur Elkarteari 4.500 €tako (AD-176) dirulaguntza ematea 2012 jarduerak aurrera eraman ahal izateko.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotziarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11. Hezikuntza Guraso Elkarteari dirulaguntza (2012KU360005).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Mikel Arruti, Kultura saileko zinegotziak proposaturik Tokiko Gobernu batzar honek erabaki du:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkartearekin bere jardunbidea garatzeko lankidetza hitzarmena sinatzea 2012rako bertan jasotako egitasmo garatzeko dirulaguntza bat ematea.

BI: Egindako hitzarmen proposamenak baldintza guztiak betetzen ditu dirulaguntza jasotzeko. Guztira urtean 1.000,00 euro. Ordainketa 312 partidatik egingo da [AD-222]. Hamargarren atalean jasotzen den bezala, hau da, bi zatitan:
• %80 hitzarmena sinatzerakoan eta
• %20 aurrekontu osoaren memoria eta gastuak zuritzen duten fakturak ekarri ondoren.


HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotziarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12. Murixka Dantza taldeari dirulaguntza (2012KU360006)

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik tokiko gobernu batzar honek erabaki du:

BAT: Murixka Dantza Taldearekin, bere jardunbidea garatzeko lankidetza hitzarmena sinatzea 2012rako.

BI: Bertan jasotako egitasmoak gartzeko Murixka Dantza Taldeari 6.000 €tako (AD-174) dirulaguntza ematea.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotziarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


EUSKARA

13. Lezoko Udala eta Euskaraz Koop. E.ren arteko hitzarmenaren 2011-2012 ikasturteari dagokion diru laguntza ematea (2011KU080003).

2011-2012-Hitzarmena-Euskaraz Koop. E. (AEK) esleipenerako espedientea azterturik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, Edurne Lizarazu Legorburu (e)k egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2009-03-10ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2011-2012 ikasturteko aurrekontua 10.000,00 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 10.000,00 eurokoa izango da eta 289 (AD-35) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14. Lezoko Udala eta Oarsoaldeko Hitzaren arteko hitzarmenaren 2012 urteari dagokion diru laguntza ematea (2012KU080001).

2012ko aurrekontuetan, Oiartzualdeko hedabideen jardueragatik, 2012 ekitaldirako diru laguntza bideratzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Oarsoaldeko Hitzaren izenean, Maika Rodríguez Tameron(e)k egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2008-07-15ean Gobernu Batzordean onartutako, aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2012rako dirulaguntzaren guztirakoa 17.500,00 eurokoa izango da eta 301 partidaren (AD-154), kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

15. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, apirilaren 3 geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930644tik 936052ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna