2013ko Ekainaren 11n

Lezon, 2013ko ekainaren 11n, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko maiatzaren 28an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta aho batez onartu eta sinatu da.


HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. 107.Poligonoko Kafe-Antzokia jartzeko obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2012H0040003)

Blaimendi S.L.k, eskaturik, Lezoko 107.poligonoko Makurren, 12an kokatuta dagoen Hotelean, Kafe-Antzoki bat jartzeko obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik,

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Blaimendi S.L.ri, Lezoko 107.poligonoko Makurren kaleko, 12an kokatuta dagoen Hotelean, Kafe-Antzoki bat jartzeko obra eta jarduera lizentzia ematea, ondorengo balintzekin:

1.- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketarako departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzea, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik

BI: Obrak bukatu ondoren eta ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketarako departamentuak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.381,38 euro ordaindu beharko ditu (1.150,32€ eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik, 805,00€ jarduera tasa eta 1.426,06€ irekitze tasa kontzeptuan).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA


3. Administrarien lan-poltsa eguneratzeko hartutako akordioaren aurka Maider Lasaga Telletxeak aurkeztutako berraztertzeko helegitea ukatzeko proposamena (2012PE070002)

Maider Lasaga Telletxeak, 2013ko maiatzaren 10ean aurkeztutako idazki baten bidez, Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko abenduaren 4an administrarien lan poltsa eguneratzeko hartutako erabakiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du.
Errekurtso horretan administrarien lan poltsa eguneratzeko erabakia deusezta dadila, eskatzailea lehen lan poltsan zuen posizio berean gera dadila eta erabaki hori hartzearen ondorioz sortutako kalteengatik ordain ekonomiko bat eman diezaiotela eskatu du.
Jarritako errekurtsoa eta eskatzaileak erabakia deusezta dadila eskatzeko aurkeztutako idazkian emandako arrazoiak aztertu ondoren, Gobernu Batzarrak 2012ko abenduaren 4an hartutako erabakia aldaraz dezakeen arrazoirik ez dagoela ikusi da.
Errekurritutako Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia 2012ko maiatzaren 22an Tokiko Gobernu Batzarrean berretsitako D12/00371 Dekretuan oinarrituta hartu zen, administrarien lan poltsaren funtzionamendua arautzen duena. Dekretu horrek honela dio espresuki: “Lan-poltsako edozein partaidek, lan-proposamen bati ezezkoa erantzuten badio... lan-poltsako azkena izatera igaroko da”.
Horrez gain, kontuan hartu da eskatzaileak bere idazkian bertan onartu duela egun horietan ezin izan zuela eskaini zioten lanpostua hartu, arrazoi pertsonalak zirela medio. Beraz, eskatzaileak emandako arrazoiek bere garaian hartutako erabakia alda/deusezta dezaketen berritasunik barne hartzen ez dutela ikusita,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek aldeko hiru botoekin eta abstentzio batekin (Eneko Lartigerena) ERABAKI DU:


BAT: Maider Lasaga Telletxeak Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko abenduaren 4an hartutako administrarien lan poltsa eguneratzeko erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea, erabaki honen azalpenen zatian emandako arrazoiengatik.

BI: Interesdunei erabaki honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
• Interesdunak administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea izango du, erabaki honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

KONTUHARTZAILETZA

4. Faktura zerrenda onartzeko proposamena (2013KO110021)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº €
21 88.000,57

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Etxez-etxeko laguntza emateko proposamena (2013GZ010006)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko G.D.F.k. egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: G.D.F.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu eta erdiz atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 4,50€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

6. Josetxo Etxandi pilota txapelketarako aurrekontua eta diru-laguntza emateko proposamena (2013KI010002)

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, JOSETXO ETXANDIren XXXVIII. oroitaldia antolatzeko egindako eskaera aztertuta, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta teknikariak egindako txostena aztertu ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: ALLERRU PILOTA TALDEAri 12.000 €tako (AD-60) dirulaguntza ematea, 2013. urtean Josetxo Etxandiren oroitaldia antolatzeko.

BI: Diru laguntza arautzen duen hitzarmena onartzea.

HIRU: Diru-laguntza, honela ordaintzea:

• Hitzarmena sinatzerakoan 11.000,00 € aurrerapen gisa
• Beste 1.000,00 €ak hitzarmenean eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.
• Ordainketa Allerru K.E.ren Pilota Taldeko kontuan (2095 5052 15 10 69887718) egingo da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Kiroletako zinegotziarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Maiatzaren 28an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930444, 930435tik 930437ra eta 930443 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna