2013ko otsailaren 5a

Lezon, 2013ko otsailaren bostean, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Eneko Lartige Zabaleku ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko urtarrilaren 22an egindako bilkurako akta onartzea.

Bilerako 2. gaian, Hirigintzako 2011H0050007 espedienteari dagokiona, bigarren erabakian zehazten diren diru kopuruak ez daude zuzen. Zuzendu egin dira. Aktaren lehen orriko bukaera aldera jasotzen den Bigarren erabakiak honela esan behar du:

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 27.700,93 ordaindu beharko dira (3.245,53 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik 823,00 irekitze baimenagatik eta 23.632,40 € jarduera baimena kontzeptuan).

Beste aldaketarik gabe akta onartu egin da.

PERTSONALA
2. Hutsik dauden 5 administrari plaza barne sustapenez betetzeko oinarriak eta deialdia onartzeko proposamena (2011PE090002)

Azterturik, udal teknikariek bost administrari plaza barne sustapenez betetzeko egindako oinarriak, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du:

BAT: 2011. urteko Lan Eskaintza Publikoan barneratuak, eta Udal honetan hutsik dauden 5 administrari plaza barne sustapenez betetzeko oinarriak eta deialdia onartzea.

BI: Deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.


GIZARTE ZERBITZUAK

3. Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzuaren kontratazioa urte betez luzatzeko proposamena (2013GZ170001)

Txosten teknikoa ikusirik eta administrazio klausula partikularra azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du:

BAT: Gure Amets elkarteari kontratua beste urte betez luzatzea, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31era.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: 50.000€ (AD-41).

HIRU: Erabakiaren berri eman Udal Kontu-hartzaileari.


4. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren eskaerak onartzeko proposamena (2013GZ010001, 2013GZ010002).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko M.B.A.k egin duen eskaera (2013GZ010001) eta M.T.A.k egindakoa (2013GZ010002). Haien inguruan gizarte langileak egindako gizarte txostenak ikusirik. Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du:

BAT: M.B.A.-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea egunero ordu betez atentzio pertsonaleko eta akonpainamendurako lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: M.T.A.-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 3 orduz atentzio pertsonalean, akonpainamenduan eta etxeko lanetan laguntza emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

HIRU: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,81 euro/ordu da.


EUSKERA

5. Gazteen aisialdia eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzu kontratua esleitzeko proposamena (2012KU170001).

2012-Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatuko dituen enpresaren esleipena lehiaketako puntuazioak aztertu eta gero, kontratazio-mahaiak horrela proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du:

BAT: Urtxintxa enpresa lehiaketatik kanpo uztea pleguetako eskaerei aurre egiten ez dielako.

BI: 2012-Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatuko dituen enpresaren esleipena Ttakun Kultur Elkarteari esleitzea 48.748,42 €tan (Bez barne).

HIRU: Esleipendunari akordio honen jakinarazpena egin eta errekerimendua bidali, eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 10 egunetako epean honako hauek aurkeztu beharko ditu udalean: a) Baldintza agiriko 10.5 atalean aipatzen den dokumentazioa.

LAU: Dokumentazio hori aurkezturik kontratua sinatuko da baldintza agirietako 11. puntuan jasotzen denaren baitan.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Urtarrilaren 22an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930331tik 930333ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna