2014ko otsailaren 3a

Lezon, 2014ko otsailaren 3an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Ez da bileran izan Mikel Arruti Salaberria

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko urtarrilaren 21an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Elias Salaberria, 16ko fatxada berritzeko obra baimena emateko proposamena (2013H0020070).

Aztertu dut Jose Lavier Lacambra Lana jaunak, Elias Salaberria 16ko jabekideen izenean 2013/12/12an egindako eskaera, eta udal honek horrela eskatuta 2014-01-13an aurkeztutako aldamioen instalakuntzaren estudioa.

Begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea.

Hala, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Jose Javier Lacambra Lanari, Elias Salaberria, 16ko jabekideen izenean, obra BAIMENA EMATEA, interesatuak aurkeztutako proiektuan eta aurrekontuan azaltzen den moduan (aurkeztutako aurrekontua 80.149,18€koa da) Elias Salaberriako 16 eraikuntzaren fatxada eraberritzeko.

• Bide publikoaren erabilera 58,80 metro karratutakoa eta 2 hilabete eta erdi bitartean izango da, eta aurkeztutako estudioan jasotakoa bete beharko da.
• Bai oinezkoentzat bai langileentzat, hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko dira eta obra hasi baino lehen udaltzaingoan informatu beharko duzue 629-434847 telefonora deituaz jarri behar diren seinaleak ezartzeko, etxebizitzarako sarrera gunea libre gera dadin. ( larrialdi zerbitzuak e.a…)
• Obra egin ondoren, eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da. (begiratu erantsita 9.artikuloa)

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 5.178,93€ ordaindu beharko ditu (3.175,20€ okupazioagatik udal tasa kontzeptuan eta 2.003,73€ eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik).


3. Elias Salaberria, 18ko fatxada berritzeko obra baimena emateko proposamena (2013H0020071).

Aztertu dut Jose Manuel Barrio Garcia jaunak, Elias Salaberria 18ko jabekideen izenean 2013/12/13an egindako eskaera, eta udal honek horrela eskatuta 2014-01-13an aurkeztutako aldamioen instalakuntzaren estudioa.

Begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea.

Hala, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Jose Manuel Barrio Garciari, Elias Salaberria, 18ko jabekideen izenean, obra BAIMENA EMATEA, interesatuak aurkeztutako proiektuan eta aurrekontuan azaltzen den moduan (aurkeztutako aurrekontua 30.071,43€ koa da) Elias Salaberriako 18 eraikuntzaren fatxada eraberritzeko.

• Aldamioak: Bide publikoaren erabilera andamioengatik 7,40 metro karratutakoa izango da aurreneko fasean 2 hilabete eta erdi bitartean gehi 7,40m metro karratutako erabilera bigarren fasean beste 2 hilabete eta erdi bitartean. Aurkeztutako estudioan jasotakoa bete beharko da.
• Bai oinezkoentzat bai langileentzat, hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko dira eta obra hasi baino lehen udaltzaingoan informatu beharko duzue 629-434847 telefonora deituaz jarri behar diren seinaleak ezartzeko, etxebizitzarako sarrera gunea libre gera dadin. ( larrialdi zerbitzuak e.a…)
• Obra egin ondoren, eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da. (begiratu erantsita 9.artikuloa)

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 1.950,59€ ordaindu beharko ditu (1.198.80€ okupazioagatik udal tasa kontzeptuan eta 751,79€ eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik).

4. Elias Salaberria, 20ko fatxada berritzeko obra baimena emateko proposamena (2013H0020073).

Aztertu dut Elvira Gutierrez Garcia andreak, 2013/12/17an Elias Salaberria 20ko jabekideen izenean egindako eskaera, eta udal honek horrela eskatuta 2014-01-13an aurkeztutako aldamioen instalakuntzaren estudioa.

Begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea.

Hala, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Elvira Gutierrez Garciari, Elias Salaberria, 20ko jabekideen izenean, obra BAIMENA EMATEA, interesatuak aurkeztutako proiektuan eta aurrekontuan azaltzen den moduan (aurkeztutako aurrekontua 80.149,18€koa da) Elias Salaberriako 20 eraikuntzaren fatxada eraberritzeko.

• Bide publikoaren erabilera 58,80 metro karratutakoa eta 2 hilabete eta erdi bitartean izango da, eta aurkeztutako estudioan jasotakoa bete beharko da.
• Bai oinezkoentzat bai langileentzat, hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko dira eta obra hasi baino lehen udaltzaingoan informatu beharko duzue 629-434847 telefonora deituaz jarri behar diren seinaleak ezartzeko, etxebizitzarako sarrera gunea libre gera dadin. ( larrialdi zerbitzuak e.a…)
• Obra egin ondoren, eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da. (begiratu erantsita 9.artikuloa)

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 5.178,93€ ordaindu beharko ditu (3.175,20€ okupazioagatik udal tasa kontzeptuan eta 2.003,73€ eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik).


IDAZKARITZA
5. Posta zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzeko proposamena (2014ID490001).

2012ko otsailaren 7an, Tokiko Gobernu Batzar honek Gipuzkoako kontratazio Zentralaren bitartez posta zerbitzua hornitzeko esparru akordiotik eratorritako kontratua (X11032) SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. enpresari esleitzea erabaki zuen. Kontratua 2012ko martxoaren 1eko eraginarekin eta bi urteko iraupenerako egin zen, ondoren, bi luzapen bakoitza urtebeteko aukerarekin.
Orain, bai Gipuzkoako Kontratazio Zentralak, bai udal zerbitzuak kontratuaren luzapenaren aldeko txostena egin dute. Beste urtebeteko luzapena proposatu dute.
Horiek ikusirik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Urte betez luzatzea posta zerbitzua emateko, SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. enpresarekin udalak duen kontratua, 2012ko otsailaren 7an Tokiko Gobernu Batzar honek Gipuzkoako kontratazio Zentralaren bitartez, esparru akordiotik eratorritako kontratua (X11032)
BI: Alkatea ahaltzea, enpresa esleipendunarekin luzapen kontratua eta behar diren beste dokumentuak sinatzeko.
HIRU: Udal kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea gastua kontuan hartu dezan.

PERTSONALA
6. Administrazio Orokorreko Teknikarien lan-poltsa osatzeko proposamena (2014PE070001).

Lezoko Udaleko Hirigintza Obra eta Zerbitzuen Arduraduna, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioan aholkulari lanak egiten ari da, zerbitzualdian, 2014ko urtarrilaren 10 ezkero.

Lan postu hau, behin behinekoz betetzeko asmoz, udal teknikariek Administrazio Orokorreko Teknikarien lan poltsaren oinarriak eratu dituzte.

Horiek horrela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Administrazio Orokorreko Teknikarien lan poltsa osatzeko deialdi publikoa arautuko duten oinarriak.

BI: Deialdia arautuko dituzten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, www.lezo.net web orrian eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea eta haren berri prentsa bidez zabaldu.

GIZARTE ZERBITZUAK
7. Preso eta auzipetuen senitartekoei 2013.urteari dagokion dirulaguntzaren 2.zatia ordaintzeko proposamena (2013GZ040002, 2013GZ040001, 2013GZ040004)

Ikusi dut preso eta auziperatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena,

Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU

BAT: B.G.M.G-ri 2013.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea.( A-544 / D-616)

BI: G.G.M.I-ri, 2013.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea. (A-544 / D-615)
HIRU: G.G,I-ri, 2013. urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea. ( A-544 / D-617)


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko urtarrilaren 21ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105324tik 1105328ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna