2015eko Otsailaren 23a

Lezon, 2015eko otsailaren 23an, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015ko otsailaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Tresinrent S.L. enpresari, Sagasti Poligonoko Irurtzun kaleko 49an ibilgailuak eta karabanak gordetzeko jarduera ekiteko, irekiera lizentzia emateko proposamena (2008H0040004)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 11an hartutako Ebazpenean, Volestar, S.L. enpresari Irurtzun kaleko 49an kokaturiko lokala egokitzeko obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia ematea erabaki zen, eta obrak amaitutakoan interesatuak irekiera lizentzia eskatu beharko zuela eta harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua eta proiektuan ageri ziren baldintza teknikoak betetzen zirela adierazi beharko zuela ere ebatzi zen, halaber, aurkeztu beharko zutela Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailetik jasotako ziurtagiria, suteen kontrako neurriak egokiak direla adieraziz.

Eugenio Labiano Goñik Tresinrent, S.L.ren izenean egindako eskaerari erantzunez, Udalak Alkatearen 2010/376 zenbakiko Dekretu bidez Jardueraren Lizentzia TRESINRENT S.L.ren alde eskualdatutzat ematea erabaki zuen.

2014/12/26an, Jose Gordejuela Salas-ek Tresinrent, S.L.enpresaren izenean Irekitze baimena eskatu du ibilgailuak eta karabanak gordetzeko jarduerarako, eta honekin batera eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu du, dagokion teknikariak egindako txostenaren arabera.

Hau guztiagatik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Tresinrent, S.L. enpresari Sagasti Poligonoko Irurtzun kaleko 49an kokaturiko pabiloian ibilgailuak eta karabanak gordetzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia EMATEA.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik, 729,48€ ordaindu beharko ditu Jarduera baten haserako aurretiazko komunikazio tasa kontzeptuan (lehen irekiera lizentzia).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA
3. Trafiko gaietan zehapen prozeduraren kudeaketa integralerako lankidetza eta laguntza zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzeko proposamena (2008KO160001)

Trafiko Gaietan Zehapen Prozeduraren Kudeaketa Integralerako lankidetza eta laguntza zerbitzuaren kontratuaren amaierari buruz udal kontu-hartzaileak egindako txostena ikusita.

Era berean, aipatutako zerbitzuaren jarraipena emateko enpresa esleipendunaren onarpena ikusirik,
Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Trafiko Gaietan Zehapen Prozeduraren Kudeaketa Integralerako lankidetza eta laguntza zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzea, oraingo baldintza berdinetan, esleipen berria egin arte eta gehienez ere 2015eko abenduaren 31arte.

BI: Gastua zerga-bilketan jasotako baliabideen bitartez finantzatuko da, dagokion 2101 aurrekontu partida, Aurrekontua Betearazteko Udal Araudiaren arabera zabalgarria delarik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

4. 2014.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzeko proposamena (2014GZ040001, 2014GZ040002, 2014GZ040003, 2014GZ040004 ).

Ikusi dut preso eta auziperatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: M.J.B-ri 2014.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea. (A-347 / D-585)

BI: 1. B.G.N-ri 2014.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea. (A-347 / D-711)

2. Kilometrajearen diferentziengatik, B.G.N-ri 2.060,16€ onartzea. (A-347 / 2014)

HIRU: 1. G.G.M.I.-ri 2014.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea. (A-347 / D-712)

2. Kilometrajearen diferentziengatik, G.G.M.I-ri 2.352,48€ onartzea. (A-347/ 2014).

LAU: 1. A.A.-ri 2014.urterako udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzea. (A-347 / D-713)

2. Kilometrajearen diferentziengatik, A.A.-ri 371,28€ onartzea. (A-347/ 2014).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. 2015. urtean Famili diru-laguntzen irizpideak onartzeko proposamena (2015GZ110001)

Batzarkideek gaia mahai gainean uztea erabaki dute.

6. Gaxuxa elkarteari 2014.urteko dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena (2014GZ0500063)

Gaxuxa elkarteak egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:

BAT: Udalak Gaxuxa Emakume taldeari 2014. urterako onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. (AD- 495)

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Etxez-etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2015GZ010001)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko M.O.Sk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: M.S.Ori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 18,87€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko otsailaren 9az geroztik, hartutako erabakien berri eman eta D15/00153 dekretua berretsi da, alkateak urjentziaz Tokiko Gobernu Batzar honi zegozkion fakturak onartzen emandakoa.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105635tik 1105639ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna