2015eko uztailak 27, Ezohikoa

Lezon, 2015eko uztailaren 27an, astelehena, goizeko 9etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, bileran izan dira Maria Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

ALKATETZA

1. Tokiko Gobernu Batzarraren eraketa eta funtzionamendua.

Alkateak uztailaren 13an emandako D 15/00708 ebazpenaren arabera osatu da Tokiko Gobernu Batzarra eta egun bereko D 15/00714 ebazpenaren arabera alkateak Tokiko Gobernu Batzarrari emandako ahalmenen barruan arituko da.

Tokiko Gobernu Batzarraren bilerak hamabostero egitea erabaki dute, astelehenetan goizeko 8:30etan. Lehenengo ohiko bilera irailaren 7an egitea erabaki dute. Bilera deialdiak asteazkenetan egingo dira.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Arditurri Bidania S.L.ri, H.I.E. Kabitte 4 eremuko B4 partzelan 17 etxebizitza eta garajeei Lehen erabilera baimena emateko proposamena (2015H030003).

Maria Elicegi Villegasek, Arditurri Bidania S.L. enpresaren izenean, lehen erabilera baimena eskatu zuen 2015eko uztailaren 10ean (erregistro sarrera zenbakia 1730) H.I.E. 4 Kabitte eremuko B-4 lursailean eraiki diren 17 etxebizitza eta 27 garajeentzat, Aralar kaleko 19, 21 eta 23 bilakatuko diren atarietan. Horretarako Guillermo Otaegi Zalakain arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2015eko uztailaren 7ko oniritzi zigilua darama, eta azken kitapena 2.049.254,89 euro direlarik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuak Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: ARDITURRI BIDANIA, S.L. enpresari, H.I.E. 4 Kabitte eremuko B-4 lursailean eraiki diren 17 etxebizitza eta 27 garajeentzat, Aralar kaleko 19, 21 eta 23 bilakatuko diren atarietan, lehen erabilera baimena ematea. Gogorarazten da, lapurretak ekiditeko garajean gordeta dauden atariei dagozkien su-itzalgailuak jarrita egon beharko dutela etxebizitzak saldu baino lehen.

BI: Inguruko urbanizazioa apurtu behar zenez gauzatzeko proiektua onartu zenean jarri zitzaizkion baldintzak bete dira, eta etxebizitzak eraikitzeko hondatu zen urbanizazioa bere horretara itzuli denez, bere garaian jarritako 35.000 eurotako bermea itzuliko da.

HIRU: Hondakinen kudeaketari dagokion obra amaierako txostenik ez da aurkeztu, eta ondorioz, ez da horretarako jarri zen 6.865,02 euroko bermea itzuliko, harik eta dagokion dokumentazioa aurkezten den arte.

LAU: Garajeen jarduerari dagokionez, ez da aurkeztu 2014H0040005 espedientearen baitan eskatu zen moduan, jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta dagokion teknikoak sinatu behar duen egiaztatze teknikoko ziurtagiria, eta ezta bertan adierazten zen obra amaierako dokumentazioa ere, hau da:

Suaren aurka egindako instalazioari buruzko Eusko Jaurlaritzako Industria saileko aldeko txostena.
Aireztatze artifizialaren instalazioari buruzko Eusko Jaurlaritzako Industria saileko aldeko txostena.
Garajeetako instalazio elektrikoko lotura buletinaren kopia bat aurkeztu beharko da.

Honenbestez, ezingo zaio jarduera horri ekin aipatu dokumentazioa aurkeztu bitartean.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.123,14 euro ordaindu beharko ditu.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Arditurri Bidani S.L.ri, H.I.E. Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektoa (1.fasea) onartzeko proposamena (2015H0030001).


2015eko ekainaren 9an Maria Elicegi Villegasek (44562356V), Arditurri Bidania S.L enpresaren izenean (B75025312), H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza, trastelekuak eta garajeak eraikitzeko lehen fasearen gauzatze proiektua aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1431).

Horretarako Juan Mª Querejeta Urrestarazu eta Guillermo Otaegi Zalakain arkitektoek sinatzen duten gauzatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2015eko ekainaren 2ko oniritzi zigiluarekin, eta 235.080,59 eurotako aurrekontuarekin.

2015eko ekainaren 18an, Maria Elicegi berak, Arditurri Bidaniaren izenean berriro ere, aipatu obrari dagokion hondakinen kudeaketarako plana aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1501). Aurrekontua 1.907,03 euro dira.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2015-03-23an eman zion Arditurri Bidania S.L. enpresari H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza, trastelekuak eta garajeak aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera eraikitzeko obra baimena, honako baldintzekin:

1.- Atarian 2 x 2 metroko espazio librea utzi beharko da.
2.- Garajeetatik eskaileretara igarotzeko erdibideko atarian, 1,50 metroko diametroa duen zirkunferentzia sartzeko moduko espazio librea utzi beharko da.

Adierazi zitzaien baita ere, lanak hasi baino lehen, ezinbestekoa izango zela, gauzatze proiektua aurkeztea, dagokion elkargoaren oniritzi-zigiluarekin, eta udalaren oniritzia jaso arte ezingo zirela lanekin hasi. Era berean, hondakinen kudeaketarako azterlana aurkeztea ezinbestekoa dela jakinarazi zitzaien, dagokion aurrekontuarekin.

Aurkeztu den gauzatze proiektua lanen lehen faseari dagokio, eta lehen fasetzat hartzen dira orubean burutu beharreko lur mugimenduak, indusketa lanak, zimentazioa egitea eta hormigoi armatuzko egitura eraikitzea.

Lurzoruaren ezaugarriak jasotzen dituen azterlan geoteknikoa burutu da, eta honen arabera kalkulatu dira egituraren oinarriak, lur azaleko zapaten bidez eta perimetroko hormigoizko eustorma bidez burutuko direnak. Egitura ere, hormigoi armatuzko zutabe eta lauzez osatuko da.

Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (CTE) egituraren segurtasunerako oinarrizko dokumentuak betetzen direla ziurtatzen da memorian, eta gauzatzerako beharrezkoak diren planoak, baldintza agiria, aurrekontua, segurtasun eta osasunerako oinarrizko azterlana, kalitate kontrolerako plana, eta hondakinen kudeaketarako azterlana aurkeztu dira.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gauzatze proiektua ontzat EMATEA soilik bere lehenengo fase honetan , hau da, egituratik haratago geratzen diren lanak burutu ahal izateko, bigarren fasearen gauzatze proiektua aurkeztu beharko da, eta proiektu honek udalaren oniritzia jaso beharko du berriro ere lanekin hasi baino lehen.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK
4. Larrialdietako etxe babestuan sartzeko eskaera onartzeko proposamena (2015GZ090002).


Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia,

Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea larriealdietako etxe babestuetan sartzeko Y.A.Sek egin duen eskaera.

BI: Egonaldia bi hilabetekoa izango da beste hilabete bateko luzapen aukerarekin.

HIRU: Y.A.Sek, apartamentu babestuaren erabilpenagatik ordainketarik ez egitea.

LAU: a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

5. Alkate eta delegatuen erabakien kontu ematea.


2015ko ekainaren 13a geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

Urjentziaz.

Alkateak eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, gaiaren urgentzia dela eta, ahobatez onartu da gaurko bilerako gai zerrendan ez zegoen ondorengo gai hau aztertu eta erabakitzea.

6. Lezoko lorategi, parke eta berdeguneen zaintza eta mantenu zerbitzua kontratatzeko ahalmena ematea Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuari (2015ID160001).

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak Lezoko lorategi, parke eta berdeguneen zaintza eta mantenu zerbitzua kontratatzeko beharra aipatu du. Kontratazioa irailaren 1etik abenduaren 31arte egiteko asmoa dago, 50.000 € inguruko gastuarekin eta prozedura negoziatu bidez.

Prozedura arautuko duten baldintza agiri tekniko eta administratiboak bukatzen ari dira zerbitzuetako teknikariek. Kontratu hau gauzatzeko ahalmena Tokiko Gobernu Batzarrarena izanik eta organo horren bilerarik irailaren 7arte aurreikusten ez denez, proposatu du Tokiko Gobernu Batzarrak eta alkateak, ahalmenaren eskuduntza dutenek, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziarengain uztea kontratazio prozedura honekiko erabakiak.

Gaiaren urgentzia dela eta Tokiko Gobernu Batzarrak, alkatea barne, onartu egin du delegazio proposamena.

GALDE ESKEAK

Ez dira galde eskeak egon.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105846tik 1105850ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna