2016ko irailak 19

Lezon, 2016ko irailaren 19an, astelehena, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea)

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko irailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

PERTSONALA

  1. Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena (2016PE100005).

Musika Irakaslea den I.M.Z.k, 2016ko irailaren 5an aurkeztutako eskabidean, 2016/2017 ikasturterako eszedentzia eskatu du Hernaniko Musika Eskolan eskaini dioten lan postuan lan egiten jarraitzeko.

I.M.Z.k dagoeneko 4 urtetako eszedentzia disfrutatua du, beraz gure lan hitzarmeneko hobekuntzetan jasoa dagoen eszedentziaz baliatzerik ez du.

Dena den, Langileen Estatutuaren Legearen 46. artikuluaren arabera, enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea dauka borondatezko eszedentzia onar dakion: ez lau hilabetetik beherakoa, ez bost urtetik gorakoa.

Musika Eskolako Zuzendariak eskariaren berri du, eta jakinarazi du 2012. urtea ezkero I.M.Z.en ordezkapena egiten ari den J.F.S., saxofoi irakaslea, prest dagoela ordezkapen lanak egiteko 2016/2017. kurtsoan.

Horiek horrela eta ikusirik teknikariak egindako txostena,

Alkatetzak propsaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Langileen Estatutuaren Legearen 46. artikuluan oinarrituz, ontzat hartzea I.M.Z.k 2016/2017. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI:Lan eszedentzia, 2016ko irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2017ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Eszedentzian dagoen langileak lehentasunezko eskubide bat baino ez dauka, enpresan bere lanpostuaren kategoria bereko edo antzeko lanpostu hutsetara sartzeko, halakorik egon edo gertatzen bada. Eszedentzia honen gaineko ezaugarriak Langileen Estatutuaren Legeak bere 46. artikuluan borondatezko eszedentzietarako ezarritakoak dira.

LAU: Musika Eskolako Zuzendariak horrela proposatuta, aurreko kurtsoan I.M. ordezkapen lanak egiten aritu den J.F.S. kontratatzea 2016/2017 ikasturtean saxofoi klaseak eman ditzan Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolan.

BOST: Interesatuei ondoko ebazpenaren berri ematea.

  1. Udal langile batek norberaren arazoetako eskatutako soldata gabeko baimena onartzeko proposamena (2016PE100006).

Idazkaritzako administraria den M.I.E.k, 2016ko irailaren 13an aurkeztutako eskabidean, 2016ko urriaren 3an hasi eta hiru hilabete iraungo lukeen norberaren arazoetarako ordaindu gabeko baimena eskatu du.

Udalhitzek, 62. artikuluan jasotzen du ordaindu gabeko baimenen aukera, eta zehazten du baimen horren gutxieneko iraupena etenik gabeko 7 egun naturalekoa izango dela, eta baimen egun horien batuketa ezin izango duela hiru hilabetekoa baino gehiagokoa izan bi urtetan. Beti ere zerbitzuaren bermea kontuan edukiz (Udalitz, 43.)

Eskaria departamentuan aztertu ondoren, Idazkariak ondo ikusi du M.I.E.k eskatutako baimena ematea, beti ere, zerbitzua bermatzen bada eta horretarako administrarien lan poltsara joko da aipatu baimen egunetan Idazkaritzan lana egingo lukeen langile bat kontratatzeko.

Horiek horrela eta ikusirik teknikariak egindako txostena,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E.k norberaren arazoetarako eskatutako hiru hilabeteko ordaindu gabeko baimena. Baimena, 2016ko urriaren 3an sartuko da indarrean eta 2017ko urtarrilaren 2a bitarte iraungo du.

BI: Langile bat kontratatzea M.I.E.n 3 hilabeteko baimena irauten duen denboraldian idazkaritzako administrari gisa lana egiteko.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2016. urteari dagogion lankidetza hitzarmena onartzeko proposamena (2016GZ050004).

Programazioa eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2016ko hitzarmena onartzea.

BI: Euskal Fondoaren 2016.urteko Plan Operatiboa onartzea.

HIRU: Onartzea EUSKAL FONDOA-ri 6.300€ko diru-laguntza honako proiektua diruz laguntzeko. AD- 534:

-Euri-ura drainatzeko sistema eraikitzea Guadalupeko elizaren alboan. Tipitapa, Nikaragua.

  1. Lezoko Jubilatu Etxeko Taberna ustiatzeko kontratuaren luzapena onartzeko proposamena (2016ID170006).

2013ko abuztuaren 30ean, eta D13/00775 zenbakia duen Alkate Dekretu bidez,(2013ko irailaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak berretsia) Lezoko udalak Aiton Borda Tabernako atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren ustiaketa kontratua Nerea Nuñez Redondori ematea erabaki zuen.

Kontratazioaren lehiaketaren plegu administratiboaren 2. artikuluak zioen kontratazioa bi urtekoa izango zela, luzatzeko aukerarekin, gehienez ere lau urtez. Bi urteko kontratuaren ondoren, 2015eko urriaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarrak luzapen bat onartu zuen 2015eko irailaren 24tik 2016ko irailaren 24ra arte.

Kontratazioaren epea bukatzear dagoela ikusirik, eta zerbitzuaren ustiaketak martxan jarraitu behar duenez, udaleko gizarte langileak egindako txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:

BAT: Onartzea Nerea Nuñez Redondori Aiton Borda tabernaren ustiaketa, garbiketa eta atezaintza zerbitzuaren kontratua luzatzea beste urtebetez, hain zuzen ere, 2016ko irailaren 25etik 2017ko irailaren 25era.

BI: Onartzea Nerea Nuñezen kontratazioa 2013ko kontratuaren baldintza berdinean egitea.

  1. Aiton Borda tabernako langile aldaketaren eskaera ez onartzeko proposamena (2016GZ320006)

Nerea Nuñezek egindako eskaera onartzeko espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: EZ ONARTZEA Aiton Borda tabernako esleipendunak, Nerea Nuñez, Ainhoa Pino Gonzalez aipatutako tabernan laguntzaile gisa lan egiteko egin duen eskaera, euskara maila ez egiaztatzeagatik.

  1. Famili eskuhartze programak onartzeko proposamenak (2016GZ310001, 2016GZ310002, 2016GZ310003).

Ikusi dut E.S.M.k, S.B.L.k, N.G.M.k egindako eskaerak eta Gizarte Langileak egindako txostena.

Horrela alkatealk proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea E.S.M.k, S.B.L.k, N.G.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 5 hilabetez.

BI: Orekagune Gabineteak gauzatuko ditu esku hartzeak eta Udalak beregain hartuko du gastua, 3.842 € (AD-72 ) famili eskuhartze bakoitzarengatik.

KIROLAK

  1. 2016.ko aurrekontuari dagozkion kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak emateko proposamena (2016KI100001).

2016 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia esleipenerako espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2016 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza banaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Deialdiari dagokion gastua onartzea (A-557).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko irailaren 5a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxx.xxxtik xxx.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna