2017ko literatur solasaldiak

Og, 2016-12-22 16:05

Urtean zehar, guztira, 8 solasaldi gauzatuko dira, 4 euskaraz eta 4 gazteleraz. Euskarazko literatur solasaldiak Ane Mayozek dinamizatuko ditu, gaztelerazkoak, aldiz, Javier Minak. Guztiak 18:30-20:00 ordutegian izango dira.

Aurkeztu da 2017an egingo diren literatura solasaldien liburu-zerrenda. Euskarazkoak asteazkenetan izango dira, 18:30-20:00 bitartean eta Ane Mayoz izango da saioen dinamizatzailea. Gaztelerazkoak, berriz, asteartetan eta ordutegi berean egingo dira eta Javier Minak egingo ditu gidari lanak. Saio guztiak udal liburutegian ospatuko dira.

David Foenkinos La delicadeza liburuari buruzko gaztelerazko solasaldiak emango die hasiera 2017ko literatur solasaldiei, urtarrilaren 31ean. Izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna, baina, urtarrilaren 5a izango da. Martxoaren 28an, Sándor Márai idazlearen El último encuentro liburuaren inguruan arituko dira solasaldiko partaideak. Maiatzaren 23an Lucia Berlinen Manual para mujeres de la limpieza izango dute hizpidea. Azkenik, azaroaren 21ean, John Banvilleren El mar liburua izango da protagonista.

Euskarazko literatur solasaldiei dagokienean, 2017ko lehena Janne Teller-en Ezer ez liburuari buruzkoa izango da otsailaren 22an. Izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna urtarrilak 31 izango da.

Bigarren saioa, apirilaren 26an egingo da eta Anjel Lertxundiren Zu liburua jorratuko dute partaideek. Hirugarrena, urriaren 25ean ospatuko da eta Birgit Vanderbeke idazlearen Muskuiluak afaltzeko liburuaz arituko dira solaskideak. Azkena, Itxaso Martin idazlearen ni, Vera obrari buruzkoa izango da abenduaren 13an.

Saio bakoitzeko izen emate eta liburua jasotzeko azken egunak ezagutu nahi badituzu: euskarazko literatur solasaldiak eta gaztelerazko literatur solasaldiak.

 

Arloa edo saila