Badatoz, berriz ere, Tipi-topa irteerak!

Ar, 2017-01-10 14:33

Ostegun honetan, urtarrilaren 12an, Tipi-topa egitasmoak ziklo berriari ekingo dio. Urteko lehen topaketa, beraz, ostegun honetan, 11:00etan izango da udaletxe parean.

Urte amaieran iragarri modura, ostegun honetan itzuliko dira Tipi-topa egitasmoaren ziklo berriko irteerak. Jakina denez, egitasmo honek helburu du ibilaldi ezberdinen bitartez adineko pertsonen ongizate fisiko zein psikikoa ibilaldi zaindu eta hobetzea.

Horretarako, ostegunero, topaketak egiten dira udaletxe parean goizeko 11:00etan. Ibilbide luzea egiten dutenak aldiz, 10:45ean abiatzen dira leku beretik. Amaitzean salda banatzen zaie partehartzaileei.

Egitasmoak indarra hartu du azken edizioetan neurri handi batean egitasmoan parte hartzen duten kide, laguntzaile eta herritarrei esker, izan ere, gero eta adineko lezoar gehiago gerturatzen da Tipi-topara.

Esan bezala, urteko lehen topaketa ostegun honetan izango da 11:00etan udaletxe parean.

Arloa edo saila