Amua

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Amua

Aforo mugatua

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

“Maitasunaren kontra egiteak sortzen digun ezinegonak eta minak adierazten du

maitasuna maitasuna baino askoz gehiago dela.

Lilura bukatu da, hautsi da anfora...”

Lorea Agirre Darronsoro

 

SINOPSIA

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Manex Eta Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
  • Argiztapen Diseinua: Aitz Amilibia
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Musika: Anari, Maite Larburu

XIMUN FUCHS

Joan den mendeko 74an sortua, Bordeleko unibertsitatean antzerkia ikasi du.  Europako bideak zeharkatu ditu euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz (Euskal Herria, Frantzia, Alemania, Ingalaterra, Espainia). Hogei eta bost urtez, bere artea antzerki mugalari, aktore, zuzendari, musikari, kamioi gidari, teknikari, ekoizle, banatzaile, zinegile edo irrati kronikari bezala eramaten saiatu da. Axut! Kolektiboa anaiarekin batera sortu du 2018an; lan kolektiboak bultzatzen ditu erabaki iraunkorrak eta ibilbide artistikoak aberasteko. Tim Robbins, Georges Bigot edo Cesar Brierekin lan egin du, eta euskaraz “Juglarea Puta eta Eroa”, “Errautsak”, “Hamlet”, “Francoren Bilobari Gutuna” eta “Zaldi Urdina” antzerki obrak zuzendu.

Orain, euskal antzerkian (Axut! Kolektiboa) eta euskal zinean (Gastibeltza Filmak) eragitea erabaki du bete betean; gure herrian, gure hizkuntzan eta gure ametsetan, lehentasunez bizitzeko, sortzeko eta ekiteko. Fassbinder eredutzat hartuta,   gizartearen idazkari” izateko xedea du, euskal gizartearena.

MAITE LARBURU

1979an Hernanin sortua, Maite Larburu musikari polifazetikoa da. Biolin jotzaile izateaz gain, -Europa erdialdeko antzinako musika zirkuituan egiten du lan-, kantu sortzailea ere bada. Neighbour bikotearekin kaleraturiko bi diskoek egin zuten Larbururen kantautore alderdia ezagun Euskal Herrian (Ura patrikan, 2013 eta Hau, 2016). 2019an, ordea, bere lehendabiziko bakarkakoan eman du aditzera: Hezurren azpian.

Lan Honek 2020ko Musika Bulegoa saria jaso du eta estatu espainiarreko musika independente sarien 2020 edizioan (Premios MIN), euskal album onenaren Etxepare sarirako izendatuetako bat da. Laburki, batzuetan, bere burua 21garren mendeko trobadore moduan irudikatzea gustatzen zaio; baina badaki hori irudimen kontua besterik ez dela. Maite Larburu zure antzeko piztia bat besterik ez da.

Eta 18 urtez Amsterdamen bizi ondoren, Hernanira itzuli da.

MANEX FUCHS

1975ean sortu, eta Baxe Nafarroan hazi zen. Bordeleko unibertsitatean arte  dramatikoetan lizentziatu ondoren, antzezle ofizioan hasi zen euskaraz, frantsesez eta noizean behin gaztelaniaz. Kide zonbaitekin Le Petit Théâtre de Pain taldea sortu, eta mende laurden batez, antzerki ibiltaria bere alor guztietan obratu du: jokoa, dantza, musika, idazkera, zuzendaritza, kudeaketa. Ibilbide horretan, Georges Bigot, Tim Robbins eta Cesar Brierekin elkarlan zonbait burutu ditu. Euskal antzerkia jorratzeko, Antton Lukuren transmisio lana izan du oinarri. Donostia Hiria saria jaso zuen, bi aldiz antzezle gisa (Errautsak, Frankoren bilobari gutuna) eta behin taula zuzendari gisa (Publikoari gorroto). Gaur, Ximun Fuchsekin batera, Axut kolektiboaren sortzaile eta eragileetako bat da, eta Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin euskal antzerkiari dedikatua den lurralde proiektu bat eramaiten dute.

Bestalde, telebistarako serie baten 15 kapitulutan aritu da aktore gisa, baita zinerako Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnetek zuzendutako “Non” pelikulan ere, (Donostiako Zinemaldian Zinemira saileko gidoi onenaren saria). Film laburrak egin ditu, jokolari edo zuzendari laguntzaile gisa. Eremu horretan, bost kiderekin batera, zinerako ekoizpena eta banaketaz arduratzen den Gastibeltza Filmak enpresa sortu dute.

 

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz
Noiztik noiz arte
<>
Prezioa
8 €

43.320166414975, -1.8982363

Nire agendan erantsi + Google Calendar