Angel Unzu Trio & Andrzej Olejniczak

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Angel Unzu Trio & Andrzej Olejniczak

Aforo mugatua

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

Angel Unzu gitarrista eta konpositoreak laukote formatuko bere lehen diskoa aurkeztuko du, ORAIN izenekoa.

Abenduan grabatu zuten eta hiru jazzlari ezagun eta errespetatu hauen parte-hartze bereziarekin: Gonzalo Tejada (Baxu elektrikoa/Kontrabaxua), Juan Manuel Urriza (Bateria) eta Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaile poloniarra (Saxo Tenor/Soprano/klarinete baxua). Angel Unzu gitarraz eta konposizioez arduratzen da. Formazio honekin, bere soinu eta estetika akustikotik erabat urruntzen da.

ORAIN autoreak, interprete eta konpositore bezala bizi duen une sortzaileari erreferentzia egiten dio. Pieza batzuk aurretik sortuak izan ziren eta beste batzuk laukote honentzat ex profeso idatziak. "Gaur, orain, horrela jotzen eta konposatzen dut, nire iraganagatik hona iritsi naiz, bihar ikusiko da".

Ángel Unzu BIO

Zazpi CD argitaratu ditu lider gisa, non konpositore eta interprete eklektiko gisa agertzen den, batzuetan musika tradizionaletik, mundu garaikidetik edo jazzetik gertu dagoen hizkuntza batekin.
Gitarra Sola, Piano, Orquesta, Big Band, Teatro eta Corosentzat musika idatzi du.

1994az geroztik, bere diskografiaren edukia erakusten du bere kontzertuetan, batez ere solo gitarra formatuan.

Nafarra jaiotzez, Euskal Herrian garatzen du bere musika-jarduera. Gitarra klasikoa eta jazza ikasi zituen Madrilgo Ateneo de la Musican, eta hobekuntza-ikastaroetan parte hartu zuen, Leo Brouwer, Ralph Towner, Pat Metheny, Egberto Gismonti, Sergio Assad eta abarrekin.

Euskal artista askoren grabazioetan eta zuzenekoetan kolaboratu du: Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Iñaki Salvador, Jabier Muguruza, Alex Ubago, Diego Vasallo, Mikel Laboa, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Mikel Markez, Erramun Martikorena, Oreka tx, Iker Goenaga, Alaitz eta Maider, Olatz Zugasti, Kepa Junkera, Philippe de Ezcurra eta abar.

Euskal Herrian, Argentinan, Uruguain, Frantzian, Suitzan, Portugalen, Alemanian, Holandan, Polonian eta Japonian egin ditu kontzertuak. Erroko musika, world music, funk, bossa eta jazz taldeekin lan egin du zuzenean.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Noiztik noiz arte
<>

43.319847251852, -1.8979570493072

Prezioa
8 €

Nire agendan erantsi + Google Calendar