GORPUZTU

  • Ekitaldi mota
    Dantza
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

GORPUZTU

Gorpuztu dantza garaikide eta zuzeneko musika ikuskizun bat da, zeina askotariko erlijiotan une jakin batzuetan gorputza nola erabiltzen den behatu ostean sortu den.
Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak zatitan banatu dute gorputza, askotariko erlijiotako ekintza fisikoak hartu dituzte, eta penitentzia, maitasuna, umiltasuna eta erlazionatutako bestelako kontzeptu batzuk hartu dituzte gorputzetik abiatuta ikerketa bat martxan jartzeko.
Zama handia dakarten material fisikoak erabiltzen dituzte, baina ez dituzte lantzen sinesmen baten interpretaziotik; aldiz, probatu, errepikatu eta transformatzean, ekintzak istorio bat sortzen du, emozio bat.
Gorpuztu lanak ez ditu erlijioak edo erlijioaren kontzeptu jakin batzuk hizpide, gizadiaren historian behin eta berriro agertzen diren gaiak baizik. Bideo laburpena hemen

• Konpainia: Eva Guerrero
• Sorkuntza: Eva Guerrero
• Aktorea: Garazi Lopez de Armentia
• Koreografia: sorkuntza kolektiboa
• Musika-konposizioa eta -interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi eta Carla Sevilla
• «Barne-estilo txinatarrak» lana: Aritz Aresti
• Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
• Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
• Argiztatze-diseinua: Arantza Heredia
• Produkzioa: Jemima Cano
• Banaketa: ATX Teatroa

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Dantza

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.