Lezoko Inauteriak 2019

  • Ekitaldi mota
    Bestelakoak
  • -

Lezoko Inauteriak 2019

Ostegunzuri egunarekin hasiko dira inauteriak Lezon. Arratsaldeko 16:00etan Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera eta ongietorria emango dio. 19:30etan berriz, Trapujale Martizkone baserritik jaitsiko da Gurutze Santuaren plazara; jaitsieran bidelagun izango ditu Alde Zaharreko Joaldunak, Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariak eta Trapujale taldeko laguntzaileak. Plazara iristean Inauterietako pregoia irakurriko dute.

Ondoren, 20:00ak aldera, Lezoko “Trapujale” oroigarri bereziaren banaketa egingo da. Aurten Hezikuntza eta Pasaia Lezo Lizeoa ikastetxeetako guraso elkarteak omenduko dira Gurutze Santuaren plazan.

Ostiralori: gaztetxoak protagonista

Goizeko 9:30ean hasiko da herri osoa zeharkatuko duen Kalejira. Ondoren, Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek “Sentimenduak” ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian.

11:00etan, berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek “Trapujale festa” egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, hamaiketakoarekin eta Trapu Jolasekin emango zaio festari amaiera.

Arratsaldean, berriz, 17:30etan Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira egingo dute Murixkaren lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plazara arte. 19:30ean, Lezoko Euskal Dantzazaleek desfilea egingo dute. 20:00etan enkartelada eta amaitzeko afari herrikoia egingo da kiroldegiko frontoian (txartelak 13 eurotan salgai).

Larunbatgorri eta Igandubel

Kalejirakizango dira asteburuko protagonistak. Larunbatgorri egunean, larunbatean, kalejira egingo da Lopene plazatik abiatuta arratsaldeko 16:00etan eta Gurutze Santuaren plazan amaituko da, txokolatadarekin.

Igandubelen, berriz, Murixka Dantza taldeak kalejira egingo du 12:00etan, dantza taldearen lokaletik abiatuta Karlos Saldise plazara.

Astelehenarre eta asteartebeltz

Astelehenarre egunean, 17:00etan mozorroen festa egingo da Karlos Saldise plazan eta bertan, hiru mozorro onenak sarituko dira.

Ohiturari jarraiki, Lezoko Inauteriak Asteartebeltzean amaituko dira. 15:15ean Lezo Herri Eskolako ikasleekin epaiketa txikiaren antzezkizuna egingo da Gurutze Santuaren plazan eta txokolatada ere egingo da. 19:00etatik aurrera, berriz, Trapujaleren epaiketa izango da Gurutze Santuaren plazan eta herio bidaiaren ondoren, Trapujaleri eta inauteriei datorren urtera arte agur esango zaie.

 

Eguna eta ordua
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Bestelakoak
Hizkuntza
Gazteleraz

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.