OIHANA AZKORBEBEITIA - HITZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

OIHANA AZKORBEBEITIA - HITZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA

Liburuak eguneroko formatua dauka. 2018ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia du abiapuntu, eta lasterketa horretako gorabeherak kontatzen ditu, lasterketa bezperatik podiuma zapaltzen duen unera arte (lehenengo euskalduna izan zen). Podiumean dagoela, bere haurtzaroa gogoratuko du, mendian hasi zeneko garaiak ekarriko ditu gogora, eta ama izan arteko lasterketekin amaituko du.

Hirugarren kapituluan Himalaian egindako bi trekking-etan bizi izandakoa kontatuko du. Ama izan osteko lasterketek hartuko dute laugarren kapitulu osoa, eta 2018ko Munduko Kopako eta Munduko Txapelketako lasterketak bilduko ditu bosgarren eta seigarren kapituluetan. Azken kapituluan 2018ko Hiru Haundiak probako kronika egingo du.

Liburu oso pertsonala da, Oihanak bere bizitzako pasarte asko kontatzen baititu. Liburu irakurterraza da, hasieratik amaierara irakurlea harrapatzen duen horietakoa, eta euskaraz oso txukun idatzita dago. Testuari laguntzeko, argazki ugari sartu ditu kapituluen amaieretan.

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz

43.3197988, -1.8980768

Nire agendan erantsi