Olatu arteko txalupa arraroa

  • Ekitaldi mota
    Kontzertua
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Olatu arteko txalupa arraroa

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia.

Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu ditugu berriro esku artean. Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean? Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia? Zer pasatu zitzaion katuari? Zer du Anak gogoan? Non daude banku atrakatzaileak?

Baduzue sekretu handi eta marabillosoaren berri? Nortzuk gara normalak, nortzuk gara anormalak? Zer pasatu da Belengo portalean? Non dago gure askatasuna? Zer da bizitza, zer da maitasuna, zer da heriotza? Norena da errua? Ikusten da porturik? Ez dugu ikusten, baina imajinatzen dugu.

Imajinatzen dugu eta haruntz goaz arraunean. Ez dakit non amaituko dugun.

 Badakit bidean zalantzak sortuko direla, dena argi ikusiko dugula batzuetan eta ilun bestetan. Enbatak eta erauntsiak izango dira, baina porturik ikusten ez denean ere imajinatzen jarraitzea da erronka.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Kontzertua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa

43.320209714975, -1.89837275

QR kodea

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.