Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "KUIKUI"

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek.... eta beleak KRAAAA!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen  pinguinoaren begietatik.

Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!

Aktoreak:

  • PIRRITX-Aiora Zulaika
  • PORROTX-Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
  • Oihana Sanchez
  • Izaskun Forcada

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Musika: Xabier Zabala, Imanol Urbieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, …
Iraupena: 70 minutu
 

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
KIROLDEGIA
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz
Noiztik noiz arte
<>
Prezioa
8 €

43.321127, -1.898775

Nire agendan erantsi + Google Calendar