Euskal liburu eta disko azoka Kultura Aretoan

Ar, 2012-12-18 12:36

Abenduaren 17tik 24ra euskal liburu eta diskak erosteko aukera izango dugu Kultur Aretoan antolatuko den azokan.

Euskaraz sortutako liburu eta diskoak ezagutzera eman nahi dira eta horrela, lezoarrak, azoka bisitatuko duten guztiak eta baita Olentzero ere, liburu edo diskoren bat erostera animatu.

Astebetez egongo da azoka Kultura Aretoan. Bertan konprobatu ahal izango dugu badela non aukeratu euskal literatura eta musikari dagokionez. Gainera, euskarazko produktuen katalogoa ere eskuragarri egongo da.

Azoka goizez nahi arratsaldez egongo da irekita, abenduak 24ean ezik. Egun horretan, goizen bakarrik zabalduko da. Ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez, 10:00etatik -13:00era
  • Arratsaldez, 17:00etatik -20:00etara

Liburu eta disko artean ibiltzeko aukeraz gain, gogoratu Gabonak ekitaldiz beterik daudela Lezon.

Goza ezazue!