Atez ateko info-bulegoa, astelehenik zabalik

Or, 2013-03-08 14:00

Hezitzailea aurreko astean ostalari eta merkatariekin banan-banan elkartu ostean, gaurtik aurrera zabalik izango da herritar guztientzat Kultura Aretoan atez ateko informazio bulegoa.

Atez ateko sistema berriaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko Kultur Aretoan atondu den informazio bulegoak gaur ireki ditu ateak. Bertan, hainbat informazio euskarri izango dituzte herritarrek eskuragarri. Irati Aranburu lezoarra ariko da hezitzaile lanetan herritarrek izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko.

Informazio bulegoa astelehenetik ostiralera irekiko da. Hauxe izango da ordutegia:

  - Astelehenak eta ostegunak: 09:00-13:00  (Goizez bakarrik)

  - Astearte, asteazken eta ostiralak: 09:00-13:00

                                                          16:00-19:00

Ondorengo larunbat hauetan ere, goizez, izango da zabalik bulegoa: martxoaren 16an, apirilaren 20an eta apirilaren 27an.

Atez atekoari buruzko informazio guztia jasotzeko, eskaerak bideratzeko eta zalantzak argitzeko Udalak herritar guztiei informazio bulegora joan daitezen dei egiten die.

-       Telefonoa: 943 52 15 38

-       E-maila: atezate@lezo.net

-       Helbidea: Donibane Kalea, 2. (Kultura Aretoa).