Aldaketak autokonposta ikastaroetan

Al, 2013-03-18 10:28

Euskarazko saioa martxoaren 20an, asteazkenean, izango da 19:30ean Tomas Garbizu Musika Eskolan. Ostegunean, martxoaren 21ean, Kultura Aretoan egingo da ikastaroa gazteleraz, 19:00etatik aurrera.

Atez ateko bilketaren baitan hasi du Udalak etxeko konposta bultzatzeko kanpaina. Duela hilabetetik hona, 55 familiak eman dute izena etxean konposta egiten ikasteko Udalak doan eskainiko dituen ikastaroetarako.

Ikastaroak martxoaren 20 eta 21ean izango dira eta ordu bete inguruko iraupena izango dute saioek. Euskarazko saioa, asteazkenean, 19:30etik aurrera Tomas Garbizu Musika Eskolan izango da. Ostegunean, martxoaren 21ean, gazteleraz egingo da saioa; Kultura Aretoan, 19:00etan.

Ikastaroan parte hartzen dutenek, martxoaren 22an, ostiralean, eskuratu ahalko dituzte konpostatzeko kaxak atez ateko informazio bulegoan (09:00-13:00// 16:00-19:00)