Udaleku irekiak (maiatzak 3 azken eguna)

Og, 2013-04-18 14:04

Matrikulazioa apirilaren 22tik maiatzaren 3ra Euskara Kultura bulegoan, goizeko 8:30etik 13:30era; edo  web orrian. Bi kasuetan derrigorrezkoa da izen-emate orria sinatuta eta

familia ugarien kasuan tituluaren fotokopia udaletxean ematea, postaz edota udalera bertara gerturatuta.

Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era (biak barne) izango dira Lezon, astelehenetik ostiralera, goizez, 9:30etik 13:30era. Aurten 175 plaza egongo dira.  Izena eman duten haurren kopurua gaindituz gero, denen artean zozketa egingo da.

Udalekuetan izen emateak 78,80 euroko prezioa izango du aurten. Familia ugariek % 20ko beherapena izango dute, eta beraz 63,04 euro ordaindu beharko dituzte.  

Udalekuak 3-10 urte bitarteko haurrentzat dira, eta beraz, Lezon 2012ko urtarrilaren 1erako erroldatuta egon behar duten haurrentzat. Horiez gain, euren bizilekua aldatu edota etorkinen familia direnak ere barne hartzen dira. Azken bi kasu horietan Lezoko ikastetxean matrikulatuta daudela adierazten duen agiria eman beharko dute udalean izena eman ahal izateko.

Informazio gehiagorako guraso bilera maiatzaren 21an izango da, 16:30ean Gezalan.

Haurtzaindegi Zerbitzua ere eskainiko du Lezoko Udalak (gutxienez 10 haurreko taldea sortzen bada). Zerbitzu hau 8:00etatik 9:30era izango da. Matrikula 52,53 eurokoa izango da eta familia ugarientzat 42,02 eurokoa.