Salmenta postuen araudia

Or, 2013-04-19 15:26

Mendekoste jaietan salmenta postuak jartzeko eskaeren epea zabalik da

Baimena eskatzeko, apirilaren 30a baino lehen idatzizko eskaera aurkeztu behar da Lezoko Udaleko Erregistroaren bulegoan

Lezoko Mendekosteak 2013ko maiatzaren 17, 18 eta 19an ospatuko dira, eta bertan salmenta postua jarri nahi duen orok Udalaren baimena beharko du azken dekretuaren arabera. Lezoko Udaleko Erregistroaren bulegoan bete beharko da eskaera, goizeko 8:30etik 13:30era.

Eskatzaile bakoitzak postu bakarra eskatu ahal izango du, ondorengo dokumentazioa aurkeztuta: eskatzailearen Nortasun Agiria, okupatu beharreko eremuaren metro karratuak (txosnaren zabalera eta luzera), eta udal teknikariak interesatu bakoitzari zehaztutako dokumentazioa.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, baimenen berri emango zaie interesatuei. Hauek, ordainketa gutxienez festak hasi baino astebete lehenago egin beharko dute.

Horrez gain, irailaren 13, 14, 15 eta 16an ospatuko diren Santakrutz jaietan salmenta postua jarri nahi duenak abuztuaren 23a baino lehen egin beharko du eskaera leku eta ordutegi berean.

Jai bakoitzeko eskaeren kopurua udaleko teknikariek gomendatutakoa baino handiagoa bada zozketa bidez erabakiko da baimenak nori eman.

Araudia