Udalekuetako guraso bilera

Or, 2013-05-17 09:43

Maiatzaren 21ean, asteartean, egingo da Lezoko Udalekuetako guraso bilera 16:30ean Gezala Auditoriumean

Ohar honen bitartez, 2013ko udalekuak hasi baino lehen egiten dugun bileretara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan aurtengo udaleku irekien inguruan arituko gara, funtzionamenduaz eta abar. Batzuk beste urtetatik ezagutuko duzue  edukia, baina ahal den eskuartze handiena nahi genuke, arazoak, kezkak edota iradokizunak guztien artean zabaltzeko. Bilera Gezala Auditoriumean egingo da datorren maiatzaren 21ean, asteartea, 16:30ean.

Bukatzeko bi ohar:

  1. Bilerara medikuari buruz jakin beharrekoak [orain arte entregatu ez dutenak] eta haurren Osakidetza (edo baliokidea den) txartelaren fotokopia eraman behar dira.
  2. Gauzak arinago egin ahal izateko, bilerara seme-alabak ez ekartzea eskatzen dizuegu.

Kezkarik edota argibiderik nahi izanez gero, hauexek dira zure laguntzarako telefonoak: Euskara-Kultura zerbitzua: 943 513476; Jokaitza: 943-445 942.

Amaitzeko, izena eman duten, eta Lezon erroldatuta dauden haur guztiak onartu direla gogorarazi nahi dizuegu. Izena eman bai, baina Lezon erroldatuta ez daudenak ez dira onartu. Bestalde, zaintza zerbitzurako talderik ez da izango, gutxieneko haur kopururik  ez dagoelako.