Ludoteka zerbitzua 3-10 urteko umeentzat

Az, 2015-11-04 16:48

Matrikula epeak irekita jarraitzen du

Lezoko ludoketa zerbitzua martxan da eta matrikula epeak zabalik jarraitzen du. Izena ematen duten umeak Lezon erroldatua eta 3-10 urte bitartekoak izan behar dute. Gehienez 50 haur onartuko ditu ludotekak, baina oraindik plazak libre daude.

Ludoteka zerbitzua azaroaren 2an hasi da eta 2016ko maiatzaren 31ean bukatuko da. Arratsaldez ematen da zerbitzua, 16:30etatik 19:30etara.  Izena eman nahi dutenek Kultura saileko bulegoan egin dezakete:  matrikularen prezioa 50 €koa da, bi salbuespenekin: larrialditako laguntza jasotzen duten familietako haurrek ez dute matrikula ordaindu behar eta familia ugariko kideei % 20ko beherapena egingo zaie.