Kontaidazu ipuin bat

Az, 2012-06-13 12:28

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak udazkenean “Kontaidazu ipuin bat” ekimenean hartu zituen ipuinak web gunean jarri ditu eskualdeko familia guztien eskura.

Aurten sei ipuin gehitu zaizkio lehendik webean dagoen sorta oparoari. Ipuinak MP3ko audio artxiboetan eta word formatuko testuetan daude eskuragarri www.oarsoarrak.net helbidean. Familia atalean sartu eta, han, “Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren irudiaren gainean klikatu. Aurreko edizioak hortxe agertuko dira aukeran.  

Ekimenean parte hartu duten eskualdeko 0-6 urte arteko haurren gurasoei, aiton-amonei, izeba-osabei eta zaintzaileei eskerrak eman nahi dizkie Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lerro hauek baliatuz.  

Arloa edo saila