Udalekuetarako begiraleen lan-poltsa

Ar, 2014-03-18 13:36

Curriculumak Ludotekan utzi behar dira apirilaren 11 baino lehen  

Orratx! Kultur Elkarteak begirale poltsa osatuko du, Udalak antolatzen dituen Udaleku irekietan begirale bezala aritzeko. Interesa duten gazteek curriculumak aurkeztu behar dituzte Ludotekan, apirilaren 11 baino lehen. Arratsaldez utzi behar dira, eta derrigorrezkoa da tituluen fotokopiak aurkeztea.

Baloratuko diren baldintzak:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo baliokidea den euskara ziurtagiria (eduki ezean, euskara froga egingo da).
  • Haurrekin zerikusia duten ikasketak.
  • Esperientzia.
  • Gogoa eta motibazioa.

Hautatuak diren guztiekin formazio saioa egingo da maiatzako 24-25 asteburuan. Bertara joatea derrigorrezkoa da. 

Lezoko Ludoteka:

Arloa edo saila