Buruko gaixotasunak, ikastaroak

Ar, 2013-05-14 08:56

Maiatzaren 16an eta 30ean, eta ekainaren 13an eta 27an egingo dira Errenteriako Xenpelar etxean. Izen-ematea doakoa da

Agifes Gipuzkoako famili eta eri psikikoen elkarteak antolatu du Oarsoalderako. Lehenengo saioa datorren ostegunean izango da, hilak 16, eta Iker Arrizabalaga Agifeseko Eskuhartze Familiarren Koordinatzaileak Zer da gaixotasun mentala? izeneko ikastaroa emango du –ikus programazio osoa atxikitako dokumentuan–.

Gaur egun, buruko gaixotasuna dutenen pertsonen ardura eta zaintza nagusia senideak izaten dute, aldi berean, hauen integrazio eta errehabilitaziorako oinarrizko papera jokatzen dute (Arartekoa 2009). Aintzat hartzen dute buruko gaixotasuna pairatzen duen pertsonaren zaintza lana ardura eta lan handia dela, eta horretaz arduratzen diren senide zein zaintzaileei ahalik eta informazio gehien eskaini nahi diete, trebatuago egon daitezen eguneko jardunean. Horixe da ikastaro programaren helburu nagusia. Hori baita gaixo dagoen pertsonaren eta familia edota zaintzailearen integrazioa eta bizi kalitatea hobetzeko bidea.

Ikastaro hauek buruko gaixotasunen bat duten familientzat eta zaintzaileentzat antolatu dira. Saioetan informazio erabilgarria emango da, besteak beste, sozializazio bidean familiak isolamendutik ateratzeko aukerak, familia-gatazkak ekiditeko bide-orriak eta tratamendu edo errehabilitazio programetan sartzeko laguntzak.

Talde-lanean jardungo da ikastaroan. Bi zatitan banatuko dira orduak: lehenengoan, profesional batek egunean horri dagokion gaiaren inguruko hitzaldia emango du; eta bigarrenean, hizketarako eta hausnarketarako tartea izango da, nork bere bizipen eta esperientziatik.

Izena ematea doakoa da eta  943 474 337 telefono zenbakian egin daiteke.

Programazioa

EGUNA

ORDUA

GAIA

AZALPENA

Maiatzak 16

18:30-20:30

Zer da gaixotasun mentala?

Profesionala: Iker Arrizabalaga. Agifeseko  Eskuhartze Familiarraren Koordinatzailea.

 

Diagnostikoak: Eskizofrenia, nahaste bipolarra, nortasun nahasteak…

Sintomaketa ondorioak pertsonarengan eta familian.

Erlazionatutako arazoak

Tratamendu motak: Farmakologikoa, psikologikoa, errehabilitazio psikosoziala…

Maiatzak 30

Laguntza sozialak eta aspektu juridikoak

Profesionala: Verónica Pazos. Agifeseko Gizarte Langilea.

 

Ezgaitasun zibila. Obratzeko gaitasunaren aldaketa.

Ingresu ospitalarioak. Borondatezkoak eta borondate kontrakoak.

TAI. Borondate kontrako tratamendu anbulatorioa.

Minusbalia eta dependentzi balorazioak

Ezgaitasun laborala

Ekainak 13

Egitura sanitarioak eta soziosanitarioak

Profesionalak: Nekane Azuabarrena. Agifeseko CRPSen Koordinatzailea eta Nerea Amunarriz. Ibiltzen Buenavista CRPSren Koordinatzailea. Agifes.

 

Egitura ospitalarioak eta extraospitalarioak.

Erdimailakoegiturak.

Egitura laboralak eta okupazionalak.

 

Ekainak 29

Familiak zer egin dezake?

Profesionala: Iker Arrizabalaga. Agifeseko Eskuhartze Familiarraren Koordinatzailea.

Berrerortze eta babeseko faktoreak.

Krisiladiegoerei aurre egin.

EmozioAdierazia eta Komunikazio eta gatazkak famili barruan.

 

Arloa edo saila