Lezoko Udalekuak 2013

Og, 2013-05-09 09:32

Matrikulazioaren behin behineko balantzea: Lezon erroldatutako haur denak onartuak izan dira.

Ohar honekin iragarri nahi dugu Lezoko udalekuetan agindutako epean matrikulatutako haur den denak onartuak izan direla, Lezon erroldatuak ez daudenak salbu (oinarrietan jartzen zuen bezala).

Haurtzaindegiko zerbitzua beste urtetan ez bezala ez da atera. Izan ere jende oso gutxi apuntatu da (6) gutxieneko haur kopurua 10 lagunetan ezarrita zegoenean. Beraz ez da taldea sortzerik izan.

Aldi berean ohar honekin gogoratu nahi dugu gurasoen bilera: maiatzaren 21ean, arratsaldeko 16:30ean Gezala Auditoriumean.

Arloa edo saila