Musika Eskolan izena emateko epea zabalik

Ar, 2013-05-14 09:56

Lehen aldiz matrikulatzen direnentzat izen-ematea ekainaren 24an zabalduko da

Dagoeneko zabalik da Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolan izena emateko epea. Maiatzaren 24ra bitartean, beraz, 2012-2013 ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleek izango dute matrikulatzeko aukera. Ikasle berriek, berriz, ekainaren 24tik aurrera izango dute izena emateko aukera astebetez, ekainaren 28ra arte.

Matrikula guztiak, ikasle ofizialena nahiz zaharrena, Musika Eskolan bertan egin behar dira, Arretxene kaleko 3. zenbakian. Bulego ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:15etatik 20:00ak arte. Zalantzak 943 529999 telefono zenbakian edota tgarbizume@lezo.net posta helbide elektronikoan argitu daitezke.

2013-2014 ikasturteko instrumentu eskaintza honakoa da: trikitixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, oboea, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornoa, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria eta gitarra elektrikoa.

Matrikulaziorako argibideak, inprimakiak edota Musika Eskolako informazio gehiago Udaleko webgunean aurki dezakezue.

Arloa edo saila