Kontsumo arduratsuaren Lezoko azoka

La, 2011-11-19 15:35

Kontsumo arduratsuaren Lezoko azoka, datorren azaroaren 26an ospatuko da, goizeko 11etatik 14:30ak bitartean. Azokaren helburua herritarrek hondakinak murriztu eta berrerabilpena bultzatzearen aldeko jarrerak bereganatzea da.

Azokan hondakinak murriztu eta bertako kontsumoa bultzatzeko hainbat postu egongo da. Besteak beste, herriko ekoizleen postuak, materialak berrerabiltzeko tailer-gunea, Herriko Ikastetxeen Eskolako Agenda 21aren postua, Lezoko Udalaren postua…

Elkarte eta partikularrek ere izango dute aukera 2. eskuko objektuak saltzeko. Dagoeneko, zenbait elkartek jakinarazi du postua jarriko duela; horien artean, Paleike, Emaus edota Itsas Gela. Korri, Xalto eta Brinko pailazoak ere azokan egongo dira.

Herritar eta Elkarteen postuak

Azokan, herritar zein elkarteek eskuko edozein material saltzeko aukera izango dute: arropak, liburuak, jostailuak, etxeko tresnak... Eroslearentzat behar duen hori prezio onean lortzeko aukera izango da eta, saltzailearentzat, jada erabiltzen ez dituen gauzei etekina ateratzeko. Salerosketa truke horrekin, bide batez, hondakinak murrizten dira.

Zenbait partikular ere animatu dira dagoeneko. Lezoarrek lehentasuna izango dute azoka honetan postua jartzeko. Postua jartzea doakoa da, baina izen-emate orri bat bete behar daazaroaren 23a baino lehen. Horretarako 943 492 215 telefono zenbakira deitu edo info@izadi21.net helbide elektronikora mezua bidal dezakete.  

Poltsa berrerabilgarria

Azokara hurbiltzen diren herritarrei eguneroko erosketak egiteko oihalezko poltsa berrerabilgarriak banatuko zaizkie. Guztira, 2.000 poltsa banatuko dira eta, era berean, eguerdiko ordu batak inguruan, udalak ingurumen arloko hainbat proiektu aurkeztuko ditu eta mokadutxoa eskainiko die herritarrei.

Arloa edo saila